euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko Euskal Elkarteak euskara klaseak irailaren 28an hasiko direla iragarri du, hiriko Cervantes Institutuan

2020/09/04

Euskara klaseak berriro martxan Londresen
Euskara klaseak berriro martxan Londresen

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Klaseak Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan eskainiko dira, Cervantes Institutuaren egoitzan. Izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera hiru maila egingo dira aurten ere: hasierakoa (eskolak astelehenetan), ertaina (astearteetan) eta aurreratua (asteazkenetan). Ikasturtea irailaren 28an hasiko da eta ikasleek aukeratu ahal izango dute modalitatea, hau da, klaseetara bertaratzea edo online ikastea, aste bakoitzean, eurei komeni bezala.

Klaseak arratsaldeko 7etatik 9etara izango dira, eta hiruhilekoaren prezioa £100 izango da: hiruhileko bakoitzean 10 klase daude, bakoitza 2 ordukoa, prezioa beraz £5 orduko. Aurten ez da matrikularik ordaindu behar izango. Izena emateko edo informazio gehiagorako, londoneuskerairakaslea@gmail.com helbidera idatzi.

Horrekin batera Londresko Euskal Elkarteak iragarri du irailaren 13an egitekoa zen Euskal Diasporaren Eguneko bazkaria bertan behera uztea erabaki duela, urte hasieratik hala markatuta bazegoen ere koronavirusaren inguruko egoerak ez baitu gomendarri egiten.

Londreseko Euskal Etxea Facebooken, Londreseko Euskal Elkartea LondonBasque 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia