euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Letrak errotik": Goicoechea familiako lau kide biltzen dituen literatura eta musika ikuskizuna bihar Tres Arroyosen

2021/10/06

Ana Carolina eta María Goicoechea idazleek haien liburuak aurkeztuko dituzte Hiru Erreka Euskal Etxean
Ana Carolina eta María Goicoechea idazleek haien liburuak aurkeztuko dituzte Hiru Erreka Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Euskal Herrian jatorria duen Tres Arroyoseko oso familia tradizionala dira Goicoecheatarrak. "Letrak errotik" ikuskizuna osatzen dutenak familia honetako partaide dira, eta argi dute jatorri bera dutela, muin bera. Maria Goicoechea eta Ana Carolina Goicoechea idazleak, Victoria Goicoechea musikaria eta Gabriel Sode kazetaria eta idazlea dira eta ostegun honetan, urriaren 7an, euren lana Hiru Erreka Euskal Etxean erakutsiko dutenak.

Literatura eta musika uztartzen dituen ikuskizun hau arratsaldeko 7etan,egingo dute, euskal etxearen egoitzan. Gabriel Sode kazetariak idazleei egingo dien elkarrizketaz gain, idazleek berek euren bi liburutako zatiak irakurriko dituzte, Victoria Goicoechearen musika lagun.

"Los álamos juraron reencontrarnos" (Makalek gurekin berraurkitzea zin egin zuten) liburuaren egile den María Goicoechea dioenez, "bi liburuek maitasuna dute komunean, adierazpen guztietan: familia, lagunak, bikotea, bizitza.... 'Oculto' (Ezkutua) poema-liburuak Ana Carolinak nerabezaroan idatzitako poemak biltzen ditu. "Los álamos…" eleberriaren kasuan, [Argentinan] demokraziara itzuli ginen garai historikoan eta gure herri eta belaunaldiarentzat izan zuen esanahian oinarrituta dago. Denbora, espazioa eta ideologiak zeharkatzen dituen maitasun istorioa da".

Hiru Erreka Euskal Etxeko idazkaria Celeste Cattaneok Euskalkultura.eus-i esan dionez, ekitaldi honek poz handia ematen die euskal etxeko kideei, Goicoechea familiako artista hauek euskal etxea aukeratu dutelako euren lanak partekatzeko eta aldi berean, pixkanaka, aurrez aurreko jarduerak berreskuratzen hasidirelako.

Ikuskizuna Euskal Etxearen urteurreneko ospakizunetan kokatzen dute, urriaren 16an Euskal Etxearen urtemuga baita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia