euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Ketchum-en "Trailing of the Sheep", bertako euskaldunen hasiera amerikarra gomutatzen duen jaia

2021/10/06

Urtero egiten duten 1500 ardien desfilea, Ketchumeko kale nagusian.
Urtero egiten duten 1500 ardien desfilea, Ketchumeko kale nagusian.

PUBLIZITATEA

Ketchum, Idaho, AEB. Duela 25 urte John eta Diane Peavey-k jendea gonbidatu zuten Ketchumeko kaleetan zehar euren ardiei jarraitzera bertako artzaintzaren historiari buruz ikasteko, eta ez zuten imajinatu "munduko udazkeneko 10 jaialdirik onenetako bat" sortzen ari zirenik. Mende bat baino gehiago da bertako artzainek ardiak goi-mendiko udako larreetatik hegoaldeko artzaintza- eta erditze-eremuetara eraman dituztela udazkenero. "Trailing of the Sheep" jaialdiak kultura hori, arte folkloriko eta tradizionalak eta Idahoko artzaintzaren historia ospatzen du, laguntzaile nagusiak omenduz: euskaldunak, eskoziarrak eta perutarrak.

Gaurtik aurrera eta igandera arte, urteroko hitzordu honen 25. urteurrena ospatuko dute, eta tartean egingo dituzte Artzain Onaren monumentuaren inaugurazioa, ipuin kontaketa, artzain txakur txapelketa eta 1500 ardiren desfile klasikoa Ketchumeko kale nagusia zehazkatuz. Eta Idahoko arrantxuetako familien errezetak biltzen dituen sukaldaritza liburua aurkeztuko dute. Liburua salgai egongo da Jaialdian eta bertan aurki ahal izango dira artzain-ogia, euskal arroza, turkiar arkume-brotxeta eta arkume-taginearen errezetak, besteak beste.

Larunbatean, goizeko 10etatik aurrera, "Folklife Fair" azokaren txanda izango da. Ardi-mozte eta artilezko artisau-lan erakusketez gain, sukaldaritza-ekitaldiak eskainiko dira, arkume dastaketa eta sukaldaritza-eskolak tarteko. Zuzeneko musikak eta dantzak ere leku propioa izango du. Peruko eta eskoziar jatorriko taldeek euren emanaldiak egingo dituzte eta euskaldunen ordezkari Boiseko "Oinkari Basque Dancers" izango dira, Boisen duela  61 urte sortutako euskal dantza taldea. Txistua, panderoa eta trikitixa lagun, bertako hainbat euskal familiaren hastapen amerikarra markatu zuen artzaintzaren tradizioa ohoratuko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia