euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Legazpiko alkatearen seme kubatarra: Daniel Aranguren Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea da

2015/10/16

Daniel Aranguren bere aitaren jaiotetxe aurrean familiakoekin Legazpian (argazkia Asier Zaldua)
Daniel Aranguren bere aitaren jaiotetxe aurrean familiakoekin Legazpian (argazkia Asier Zaldua)

PUBLIZITATEA

Daniel Aranguren, Legazpiko (Gipuzkoa) alkatea Errepublika garaian, Kubara ihes egin beharrean suertatu zen. Izen bereko bere semea Habanako Euskal Etxeko lehen dakariordea da gaur egun eta Euskal Herrian da egunotan, joan den ostiralean bukatu zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrera etorria. Bere hemengo egonaldia, aitaren herria bisitatzeko baliatu. Legazpian, egungo alkateak errezibitu du alkate ohiaren semea.

Don ostia-San Sebastian. Erreizabal baserriko semea zen Daniel Aranguren aita eta Errepublika garaian (1931tik 1933ra) herriko alkatea izan zen. Gerra lehertuta ihes egin behar eta Kubara joan zen, anaia baitzeukan bertan misiolari. 1940ean emaztea ere bildu zitzaion, Emilia Etxeberria mutiloarra, eta euren alaba Libe. Eta Kuban beste lau seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Daniel Aranguren Etxeberria Euskal Herrian da egunotan eta harrera-ekitaldia egin diote aste honetan udaletxean, Noticias de Gipuzkoa egunkarian Asier Zaldua kazetariak islatzen duenez.

Alkateak eta zenbait zinegotzik eman zieten ongietorria Arangureni eta honekin batera etorritako familiako kide batzuei. Opariak trukatu zituzten. Ohoratuak esan zuen hirugarrenez etorria dela Euskal Herrira eta hunkituta aipatu zuen bere gurasoen berri. Aita "euskaldun peto" gisa definitu zuen, karisma handiduna, jendea gustura sentiarazi eta gisakoa baitzen. Ama, haren atzean sostengu-emaile aurkeztu zuen, Etxeberriarik gabe Aranguren harek ez baitzuen esistituko.

Daniel Arangurenek anaia apezpikua dauka Kuban, Cienfuegosen, eta arreba zaharrena Estatu Batuetan. Gurasoek Euskal Herriarekiko maitasunean hezitu zituztela esan zuen.

-Elkarrizketa osoa Noticias de Gipuzkoan, Asier Zalduak egina

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia