euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laurak Bat-eko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte Argentinako ordezkari Munduko 2019 Mus Txapelketan, Baionan

2019/07/11

Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioko lehenengo eta bigarren postuan geratu ziren bikotea lehian
Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioko lehenengo eta bigarren postuan geratu ziren bikotea lehian

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. La Pampa probintziako Macachin-en jokatu da azken asteburu honetan Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa. Maila handiko partida gogorren ostean, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte izan dira irabazle. Beraz, bikote hiriburutarra joango da urrian Euskal Herrira, Baionan egingo den 2019ko Mundu Txapelketan Argentinaren izenean lehiatzera. Bigarren lekua, San Nicolaseko Alvaro Ocariz eta Hector Mazzolini-rentzat izan zen.

Hamahiru bikote bildu ziren Macachinen 41. Mus Txapelketa Nazionalera, hurrenez hurren La Plata, Junin, Laprida, Buenos Aires (Laurak Bat), Chascomus, Cañuelas, Chacabuco, Maipu, San Nicolas, Saladillo, Ayacucho eta Macachingo euskal etxeetan txapeldun atera ondoren. Aipatzekoa da FEVAko lehendakari Arantxa Anitua eta Euskadiren ordezkari Sara Pagola ere bertaratu zirela Macachinera ekitaldiari babesa ematearren.

Bisitariekin ohi duenez, harrera ederra egin zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Txapelketara bildutako muslariei, Txapelketa Paralelokoei eta laguntzaileei. Anfitrioiak arras luzitu ziren asteburu osoko otordu ederrekin eta musika eta dantza ikuskizun dotoreekin..


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia