euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak 2007ko L'Oreal-UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du

2007/02/26

Laura Echarte euskal argentinar ikertzaileak ikerketak egin dituen lur sail batean ateratako argazkia
Laura Echarte euskal argentinar ikertzaileak ikerketak egin dituen lur sail batean ateratako argazkia

PUBLIZITATEA

Laura Echarte ikertzaile euskal argentinarrak, Agronomian doktoratua berau Mar del Platako Unibertsitatean, L’Oreal –UNESCO Mujeres de la Ciencia beka jaso du, 2007ko edizioan. Iñaki Aramayok Eitb24.com-eko Euskaldunak Munduan blogan azaltzen duenez, Echarte soja eta artoaren interereite sisteman oinarritzen den ikerketa egiten ari da, landatzen diren produktuen etekina hobetu ahal izateko, La Nación egunkari argentinarrari emandako azalpenetan adierazitakoaren arabera.
L’Oreal-UNESCO Mujeres de la Ciencia beka 1998. urtean sortu zen eta urtero kontinente bakoitzeko hiru emakume ikerlariri ematen zaie. Beka irabazi duten emakumeek atzerrian bi urtetako ikerketa bat egiteko laguntza jasotzen dute. Aurtengo hiru irabazleetako bat da Laura Echarte, La Platako euskal komunitateko kidea. Echartek ikertzaile laguntzaile lanetan jardunten du CONICETen (Ikerketa Zientifikoen eta Teknikoen Nazioarteko Kontseilua), Balcarceko Agronomi Estazio Esperimentalean. Bertan hasitako ikerketak Kanadako Waterloo Unibertsitatean jarraitzeko asmoa daukala agertu dio ikertzaileak Argentinako prentsari.

Beka berri honekin, euskal argentinarrak soja eta artoa eremu berdinean ereiteko sistema garatzeko ahalegina egingo du. Soja bakarrik ereiten denean lurraren mineralak zaharkitu egiten dira, baina Echarteren ikerketen arabera, artoa eta soja partzela berean ereiniz gero, artoak lurraldera botatzen duen biomasari esker, sojak eragiten duen nitrogenoa desegiten du.


Lotura interesgarriak

Blog Eitb24.com
http://blog.eitb24.com

La Platako Euskal Etxea
www.netverk.com.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia