euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lanus-ko Euskal Herria Institutuak datorren astean abiatuko ditu bere euskal ekintzak euskal dantza tailer bat emanez

2018/09/21

Escuola Euskal Herria Institutuko ikasgela berrien inaugurazioa
Escuola Euskal Herria Institutuko ikasgela berrien inaugurazioa

PUBLIZITATEA

Lanus, Argentina. Hilabete batzuk daramatza lanean, gazteei lanerako formakuntza ikastaroak ematen, baina euskal kulturari dagokionez, datorren astean, irailaren 29an abiatuko ditu euskal kulturarekin lotura duten aktibitateak Buenos Aires Handiko Lanuseko ‘Instituto Escuola Euskal Herria’ izeneko euskal etxe edo erakundeak. Euskal dantza tailer batekin estreinatuko eta lehenengo elkarretaratze hau Valeria Vallejoren esku egongo da, azalpen teorikoak eta oinarrizko pausoak azalduko ditu irakasleak. Dantza irakasleak berak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “asmoa da etorkizunean talde batzuk osatzea adin eta interesaren arabera. Polita litzateke Argentinako Euskal Aste Nazionala bezalako ekitaldietan parte hartzeko talde bat izatea”. Hitzordua irailaren 29an da, goizeko 11etan, Carlos Tejedor kaleko 429. zenbakian (Lanus Oeste-n).

2017an jaio zen Escuola Euskal Herria Institutua bi helburu jakin gogoan:: Buenos Aires Handiaren hegoaldean euskal kulturaren erreferentea izatea eta gazteak lanerako trebatzeko gune egoki bat eskaintzea. Bigarren xede hau berehala hasi zen betetzen institutua Lanuseko Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker gazteen formakuntzari begirako hainbat ikastarori ekin ziolako. Ikastaroak oso arrakastatsuak izan ziren eta aurten, elkarteak ikasgela berriak inauguratu behar izan dittu eskakizunari erantzun ahal izateko.

Euskal kulturari dagokionez, bere izate eta asmoen ezinbestekoa oinarria duela adierazi dio Euskalkultura.com-i proiektuaren arduraduna den Miguel Angel Echeverriak. Bere esanetan, “hasieran proiektu bakar batean jarri behar izan genuen indarra, lanerako formakuntza alorrean, baina momentu honetan prest gaude euskal kultura zabalkundearekin hasteko; eta izan ere dantzak eta antzerki tailerrekin hasiko gara. Gerora begira euskara klaseak ere sartu nahi ditugu gure proposamenen artean”.

“Izan ere Euskal Herria Institutua gure euskal arbasoei egiten diegun omenaldi bat da, neure aitona bera, Miguel Luis Echeverria, iesne saltzailea izan zelako hemen, Lanusen. Gure aitak toki hau, etxea utzi zigun helburu honekin, nahi zuen-eta bertan Euskal Herriarekiko erlazioa lantzea eta horrela egiten ari gara. Eta Argentina osoa etorkin ugariren etorreraren emaitza denez, inguru honetara euskaldunak eta italiarrak, ‘Scuola’ hitza ere gehitu diogu Institutuari, italiar jatorrizko lagunei ere omenaldi bat egitearren”.

Gaur egun ikastaro sorta ederra eskaintzen ditu Euskal Herria Institutuak eta eragin handia daukate komunitatean. Izan ere, probintziako Diputatuen Ganbarak Kultur eta Lege Interesekoa izendatu du proiektua.

Institutua Facebook-en dago eta www.institutoeuskalherria.com.ar da bere webgunea.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia