Buenos Aires, Argentina. Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bidaia iragarri du Euskal Herrira datorren urrirako, Pirineoen bi aldeak bisitatuz, urriaren 5ean abiatuz eta 20an itzuliz. Zazpi gau emango dituzte Donostian, bat Iruñean eta beste bost Bilbon. lau izarreko hoteletan. Museoak bisitatuko dituzte, soto bat ardo-dastaketaz Errioxan, pilota partida baten lekuko izango dira, beste jarduera batzuekin batera, aurreratu dute Fundaziotik.
Bisita gidatuek barne izango dituzte Donostia, Ordizia, Zerain, Donibane Lohizune, Biarritze, Idiazabal, Tolosa, Pasaia, Arantzazuko Santutegia, Legazpi, Zumarraga, Loiolako Santutegia, Zugarramurdi, Donibane Garazi, Iruñea, Getaria, Bilbo, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Durango, Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo, Gernika, Guardia eta Gasteiz, guztiak prezioan barne: 7.000 dolar guztira, biko gelan bada edo beste 1.450 dolar emendatuz banakako gela nahi bada, adierazi dute.
Guztira, 7.000 dolar
Prezioaren barne dira eguneroko gosariak, eta bazkaria norberaren kontu da. Afarietako bost ere barne dira. Izena ematerakoan 500 dolar ordainduko dira eta gainerakoa hiru juotatan ordainduko da: lehenengoa uztailaren 5ean, 2.000 dolarrekoa; bigarrena, abuztuaren 5ean, 2.500ekoa; eta hirugarrena, irailaren 5ean, 2.000koa. Kuotak Euskal Tours agentzian behar dira ordaindu (Ave Belgrano 1150). 14 pertsonako talde bat aurreikusi da, eta taldea handiagoa izan ahalko da, Euskal Tours-ek baimena emanik.
Hitzaldi batzuk emango dira Fundazioaren egoitzan astearte batzuetan 18:30etan, bisitatuko diren herrietaz. Garaiz adieraziko da. Egun libre bana utziko da Dnostian, Iruñean eta Bilbok, lasai paseatzeko eta nahi duenak erosketak egiteko. Ibilbidea xehetasun guztiekin egun gutxi barru jarriko da Fundazioaren Facenooken, amaitzen da Juan de Garay Euskal Argentinar Fundaziotik helarazi zaigun oharra.