euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John Camino 2017ko NABO Biltzar Nagusiko 'co-chair' Buffalon, Jason Camino Big Horn Euskal Etxeko lehendakari berri

2017/02/06

Orain arteko Euskal Etxeko lehendakari, uztailean Buffalon egingo den NABO Biltzar Nagusiko ekitaldien burukide John Camino euskal buffalotarra (arg. EE)
Orain arteko Euskal Etxeko lehendakari, uztailean Buffalon egingo den NABO Biltzar Nagusiko ekitaldien burukide John Camino euskal buffalotarra (arg. EE)

PUBLIZITATEA

Wyoming-eko Buffalo izango da 2017ko uztailean NABOko Biltzar Nagusiari ongi etorria emateko ardura izango duen herria eta, gertaera hori gogoan, bertako Big Horn Basque Club euskal etxeak urteko lehenengo bilera egin zuen urtarrilaren 29an, hitzordu horri hobekien eusteko planak garatzen jarraitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, klubak lehendakari berria hautatu zuen, Jason Camino, eta orain artekoa, John Camino, NABO ekitaldietako 'arduradunkide' izango da.

Buffalo, AEB. Buffaloko Big Horn Basque Club-ek urtarrilaren 29an, igandez egin zuen urteko bere lehenengo bilera, normalean uteko bilera nagusia eta buruzagitza berritzen duen elkarretaratzea. Bertako ohiturei jarraiki, eguna goizeko 10etan hasi zen, herriko euskal abesbatzak kantatu zuen meza batekin, St. John the Baptist eliz katolikoan. Ondoren bazkaria egin zuten American Legion Hall-en, Euskal Etxeak arkumea, gazta, ogia eta ardoa jarri zuelariik, eta bazkideek gainerakoa.

Bazkalostean, orain arteko lehendakari John Caminok orain arteko kontuak egin zituen, euskal elkartearen martxaz, egoera orokorraz eta ekonomikoaz, tartean bistan da, datorren uztailaren 21-24an kluba antolatzen ari den 2017ko NABO Biltza Nagusia eta honen inguruko programa eta ekitaldiak barne. Gaiari buruz mintzatu eta iritzi, proposamen eta ikuspuntuak eztabaidatu ondotik, urtero ohi bezala, elkarteko hauteskundeak egin ziren, Zuzendaritza Batzorde berria hautatuz.

John Caminoren agintealdia bukatzen zelarik, hauteskundeek Jason Camino ekarri zuten lehendakari berri eta Johnny Juanicotena lehendakariorde, Randy Camino diruain eta Britney Marton (Camino) idazkari; John Caminok segitzen du Batzordean eta NABO ekitaldien 'co-chair' edo arduradunkide berria da.

Bilera bukatuta, partaideetako batzuk musean gelditu ziren eta beste batzuk elkarrekin solasean segitu zuten, euskal osagai garrantzitsu eta aktiboa duen Johnson konderriko hiriburua den Buffalon.

Argazki gehiago, klubaren Facebook orrialdean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia