euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2015eko dirulaguntzak deitu ditu

2014/12/29

Deialdia gaur eman da argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Deialdia gaur eman da argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

PUBLIZITATEA

EHAAk bere gaurko edizioan eman du argitara Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" 2015eko deialdia. Garaiz oso argitara ematen den deialdi honek 202.000 euroko zuzkidura du eta eskaerak, euskal etxeen bidez, aurkezteko epea hilabetekoa du, bihartik aurrera kontatuta.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Autonomi-Erkidegoko Buletin Ofizialak (EHAA) gaur abenduaren 29ko zenbakian eman du argitara 2014ko abenduaren 23ko Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak sinatua. Honen bidez, euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2015. urteko deialdia egiten da, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Honetarako bereizi den diru-kopuruak, Asier Vallejo Itsaso, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak azaldu izan duenez, ez du aldaketa edo jaitsierarik izan, laguntza lerro honi eustea Zuzendaritzak hasieratik markatutako lehentasunen artean baitago. Aurtengoa deialdiak, iazko biek bezala, 202.000 euro banatuko ditu.

Deialdian atzerrian dauden eusal gizataldeetako partaideak har dezakete parte, eskaera hurbilen daukaten euskal etxearen bitartez eginda. Ebazpenak dioenez, eskaera egin nahi duten pertsonak, euskal etxe bateko bazkide badira, euren euskal etxe horretara jo dezakete eskaera bideratzeko, eta ez badira, hurbilen daukaten euskal etxera edo euren inguruko euskal etxeetako batera edo, halakorik ez balitz, bizi diren herrialdeko euskal etxeetako batera.

Eskabideak aurkezteko epea galdegile edo bitartekari diren euskal etxeentzat hilabetekoa izango da bihartik aurrera kontatzen hasita.

-Hona deialdia huletinean euskaraz, eskaera orria barne, hemen
-Hona deialdia bere bertsio elebidunean, euskaraz eta gaztelaniaz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia