Valentzia Hiria. Segitzen dugu bila. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean paratzen dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz martxan jarri eta euskal etxe batek eskaintzen dizun testuinguru engaiatu eta euskaltzaren barruan garatzeko.
Klaseak ikasturte osoa biltzen dute, urritik ekainera bitartean, astelehenetik ostegunera eta eskolak arratsaldeetan. Euskal Etxeko euskaltegiak 75 bat ikasle ditu 5 mailatan banatuta. Klaseak Euskal Etxearen egoitzan ematen dira eta euskal elkarteak eskaintzen dituen gainerako jardueren babesa har dezakete, giro euskaltzalea lagungarri.
Kontratu finkoa eskaintzen da epe luzera begira, baina aukera guztiak aztertuko dira hautagaien egoeraren arabera. Interesatuek cvasconavarro@yahoo.es emailera idatzi dezakete kontsulltak helarazi, argibideak eskatu, proposamenak egin eta hautagaitzak aurkezteko.
Animatzen? Galdetu eta ikusi!