euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Garaiz zaude EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko: irabaz luxuzko bi gau Euzko Alkartasunan

2013/07/11

PUBLIZITATEA

Bi luxuzko gau irabazi nahi Argentinako Pampako Euzko Alkartasuna euskal hotelean? Garaiz zabiltza oraindino. Esan iezaguzu zein den zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik, eta bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne irabazi ahal izango dituzu Macachin hiriko Euzko Alkartasuna hotel berritu berrian, 2013 edo 2014an gozatzeko.

Donostia-San Sebastián. Euzko Alkartasuna hotela Macachinen dago, Pampa argentinarrean, eta bere diseinu, tankera, kolore eta moldeetan euskal ukitu  sakona du, bertako euskaldunek euren herriaren, hizkuntza eta kulturaren lekuko, eta horiekiko euren atxikimendu eta maitasun handiaren adierazgarri eraiki baitzuten.

Horregatik, gure irakurle eta lagunei hotelean bi gau pasatzeko aukera ematen diegu: bi pertsonarentzako bi gau, luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne, 2013 edo 2014an erabiltzeko. Parte hartzeko, aski da galdera sinple bati erantzutea: Zein da zuretzat Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik. Erantzuna info@euskalkultura.com helbidera bidali, gaian “Euzko Alkartasuna Zozketa” adieraziz, uztailaren 23ko gauerdia baino lehen (Euskadiko ordua).

Parte hartzeko urratsak: 
  • Bidali zure izen-deiturak eta telefonoa, bizi zaren hiri eta herrialdea info@euskalkultura.com helbidera. Gaian “Euzko Alkartasuna Zozketa” adierazi. 
  • Mezuan honako galderari erantzun: zein da zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik
  • Mezu bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da. 
  • Pertsona bakoitzeko, hiru mezu onartuko dira (pentsatuz ez dela erraza izango hiri bakar bat hautatzea). 
  • Email-helbide bakoitzetik pertsona bakarrak parte hartu ahal izango du (lehenago esan bezala, gehienez hiru mezu igorriz, bakoitza hiri baten izenarekin). 
  • Erantzunak bidaltzeko epea uztailaren 23an gauerdian bukatuko da (Euskadiko ordua.

Meacachingo Euzko Alkartasuna hotel berrituak goi mailako 36 logela dauzka eta gela bakoitzak honako baliabide eta zerbitzuak baitaratzen ditu: hozkailua, aire egokitua, wi-fi-a, LCD telebista, gosari, bazkari-afari zerbitzuak... eta horiexek eskaintzen dizkie Macachinera heltzen diren bidaiariei, hori guztia apaindura eta giro erabat euskaldunean.

Orain urtebete pasatxo bere arima errespetatuz goitik behera zaharberritutako eta egungo kalitate estandarretara egokitutako hotel hau, Macachingo euskal komunitatearen eta euskal etxearen egoitza ere bada eta bere instalazioak euskal kultura eta tradizioaren hainbat adierazgarriz daude apainduta: diseinuak, argazkiak, tresnak, hormirudi eta artelanak, euskal izenak, liburu eta objektuak...

Hona hotelaren argazki zenbait:

Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia