euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Immigrazioaren Joko Olinpikoen XVIII. edizioa abiatu dute Montevideon, aurtengoan euskaldunen soka-tira ere barne

2019/05/13

Immigrazioaren Joko Olinpikoetan partaide diren herrialdeak euren banderekin, euskal ordezkariak ere tartean
Immigrazioaren Joko Olinpikoetan partaide diren herrialdeak euren banderekin, euskal ordezkariak ere tartean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Immigrazioaren Joko Olinpikoak 1985etik Uruguaiko hiriburuan egiten den kirol lehiaketa bat da. Helburua, hiriko gizataldeen artean loturak estutzea eta elkarbizitza eta elkarren ezagutza bultzatzea. Gaur egun hamaika kolektibitate dira ekitaldiko antolatzaile, eta kirol eta jardueren artean daudem esaterako, futbola eta saskibaloia, baina baita ere xakea eta trukoa, batzuk aipatzearren. Aurten nobedade, euskal gizataldearen eskutik: soka-tira ere sartu da lehiaketen zerrendan.

Inaugurazio ekitaldian, kolektibitateetako ordezkariek ez ezik, nazio eta hiri mailako agintariek ere hartu zuten parte, maiatzaren 8an egindako saioan, tartean Nazioko Kirol Idazkaritzako Jorge Rodriguez eta Montevideoko Kirol Idazkariko koordinatzaile Daniel Leite.

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkaria da Olinpiadetan eta inaugurazioan ikurriña zeraman banderadunarekin hartu zuen parte, ondoren zerbitzatu ziren janarietan euskal janaria ere partekatu zutela. Inaugurazioko argazkiak, hemen


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia