euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus Ispasterren irailaren 8an egindako Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioaren argazki-album ikusgarriak

2019/09/16

Ispasterren gure diasporaren izana islatuz egin zen antzezpeneko une bat, autoritateak eta herritarrak begira (arg. Jabi Artaraz)
Ispasterren gure diasporaren izana islatuz egin zen antzezpeneko une bat, autoritateak eta herritarrak begira (arg. Jabi Artaraz)

PUBLIZITATEA

Ispaster, Bizkaia. Ekitaldi eta egun ederra izan zen joan den irailaren 8a, igandea, munduko hainbat euskal etxe eta nazioartean zehar barreiatutako euskaldun eta euskal jatorriko askorentzat. Bigarren urtez ospatzen zen Euskal Diasporaren Eguna, bai Euskal Herrian bertan, baita euskaldunek presentzia antolatua daukaten hamaika herri eta herrialdetan ere; islatu dugu horren berri azken egunotan EuskalKultura.eus-en argitara eman ditugun bateko eta besteko artikulu eta argazki zein bideoetan. Euskadin, ekitaldi ofiziala, Ispasterren antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ispasterko Udalarekin batera.

Eman genuen, bai, horren guztiaren berri, baina gaurkoan, argazki-kronika aldetik Ispasterko ekitaldia islatuz lan ederra egin duelakoan, Jabi Artaraz Bengoetxea argazkilariaren argazki-albuma ekarri nahi izan dugu, gure irakurleek apreziatu eta eskertuko dutelakoan.

Ikus behean Ispasterko 2019ko Euskal Diasporaren Eguneko argazki album ederrak, Javi Artaraz ispastertarra egile:

-https://www.flickr.com/photos/jabitxu
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710789981257
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710789114576
-https://www.flickr.com/photos/jabitxu/albums/72157710787481641



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia