euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahon, Gooding-eko euskaldunek euren urteroko Euskal Jaiaren 34. edizioa ospatu dute (bideoa)

2015/07/20

Oinkariko dantzari eta musikariak Gooding-eko 34. Euskal Jaian (argazkia 11KMVT bideoa)
Oinkariko dantzari eta musikariak Gooding-eko 34. Euskal Jaian (argazkia 11KMVT bideoa)

PUBLIZITATEA

Gooding-eko euskaldunek, AEBetako Idaho estatuan, urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren 34. edizioa ospatu dute joan den asteburuan, NABOko parte den Gooding Basque Association elkarteak antolatuta. Asteburu berezia izan da, Athletic-en Boiseko partida kari euskal talde honetako elastikoak zeramatzan jendeak ikus baizitezkeen, giro horrek suspertuta. Nevadako Renon ere egin zuten euren jaia, baina hortaz beste artikulu batean mintzatuko gara.

Gooding, AEB. Urtero bezala, iritsi da Gooding-era baita ere bere urteroko Euskal Jaia ospatzeko eguna, aurten herrian modu sistematikoan antolatzen den 34. ediziora iritsita. Eguzkipean eta besteak beste Boisetik heldutako Oinkariko dantzari eta musikariak partaide eta giro-emaile.

Athletic-en Boiseko partida asteburuko ekitaldi berezia izanik, bertako eta estatu kanpotik etorritako zaleak, tartean familiak, kolore zurigorriz taldearen elastikoa soinean ikus zitezkeen, horren adibide Salt Lake City-tik iritsitako Jean & Monique Flesher-en familia ezaguna [Jean Oeste osoan euskal pikniketan musikari ibiltzen da bere bandarekin, eta Monique, berez diseinatzailea, NABO Udalekuko kolaboratzaile da, haur partaide diren Jean-Jules eta Dominika euren bi seme-alabekin] jatorri baxenabartarrekoak izanik, kasu honetan Athletic-en ekipamendua soinean zurigorrizale bihurtuta astebururako.

Festa euskal mezaz hasteko ohiturari jarraiki, aurten, aurrenekoz, Boisen basea duen apaiz berri aita Antton Egiguren zuzendu zitzaien bertaratutakoei euskaraz eta ingelesez --hamar hizkuntza hitz egiten ditu, euskaratik txineraraino-- egun osoko jaiak abiatuz. Hona festaz Idahoko 11KMVT telebistak prestatutako bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia