euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibone Bengoetxea lehendakariordea gaur Montrealen hasiko den Frankofoniaren Nazioarteko Konferentzian partaide

2025/05/22

Etxepare Euskal Institutua 321 milioi hiztun dituen frankofoniari begira, euskal kulturaren presentzia bertan eta elkarrekiko harremanak sustatzeko. Irudian,“Ça colle au basque” proiektua aurkezten Getarian 2025 martxoan
Etxepare Euskal Institutua 321 milioi hiztun dituen frankofoniari begira, euskal kulturaren presentzia bertan eta elkarrekiko harremanak sustatzeko. Irudian,“Ça colle au basque” proiektua aurkezten Getarian 2025 martxoan

PUBLIZITATEA

Montreal, Québec. Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea Montrealen da aste honetan, parte hartzen hiriburu quebectarrean maiatzaren 22tik 24ra egingo den Frankofoniaren bosgarren Konferentzian. Bengoetxea, Etxepare Euskal Institutuaren “Ça colle au basque” (ez zait euskalduna burutik kentzen, edo) programa besapean heldu da, Euskadi, bere hizkuntza, kultura-eta herrialde frankofonoetan duten presentzia sustatu eta areagotzeko asmoz. Izan ere, 321 milioi pertsonek osatzen dute frankofonia gisa ezagutzen dugun hizkuntzen, kulturen eta identitateen mosaikoa, frantsesa hizkuntza komun gisa darabilena.

Quebec-era abiatu aurretik egindako prentsaurrean, Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailbuak gogoratu zuen Euskadik Quebec eta frankofoniarekiko daraman jarduera-ildo eta apustu indartsua, eta Euskadik eta Quebecek 2017an sinatu zuten hitzarmen-akordioa, bi lurraldeen arteko kultura, hezkuntza, ekonomia eta zientzia-loturak sendotzeko aldebiko lankidetzarako esparru bat ezartzen duena.

Montrealeko Nazioarteko Biltzar honetan frantses hiztunen munduko kultur eta sormen industriei lotutako funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola, kultur industriak hazkunde ekonomikoaren eta gizarte kohesioaren eragile gisa, kultura ingurune digitalean eta kultura-trukeak.

- "Ça colle au basque" programaren aurkezpena joan den martxoan’, Euskadiren eta frantses hiztunen lurraldeetako erakunde, unibertsitate, enpresa eta kultur eragileen arteko lankidetza aktiboa sustatzea xede



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia