euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hego Amerika eta Afrikako komunitateetako bederatzi lagun Euskal Herrian dira esperientziak trukatzeko

2007/11/23

Amerika eta Afrikako bederatzi lagunak Argiako ordezkariekin batera aldizkariaren erredakzioa egin zuten bisitan (argazkia Argia)
Amerika eta Afrikako bederatzi lagunak Argiako ordezkariekin batera aldizkariaren erredakzioa egin zuten bisitan (argazkia Argia)

PUBLIZITATEA

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea Herri Indigenen arteko I. Ikasle-Truke Programa burutzen ari da. Amerika eta Afrikako herri indigena desberdinetatik iritsitako bederatzi pertsonek parte hartu dute bertan: kitxuak, maiak, maputxeak, aimarak eta bubiak. Hiru astetan zehar, azaroaren 30a arte, Euskal Herrian izango dira euskal kulturaren sustapena gertutik ezagutzeko. Hainbat herri, enpresa, erakunde eta komunikabide bisitatuko dituzte egun hauetan.
Ikasle-truke programaren antolatzaileak Heiki ikerketa taldea eta Garabide elkartea dira. Azken honen helburua Euskal Herriko esperientzia herri indigenekin konpartitzea da, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratuz. Herri indigenekin dagoen kooperazioa gai sozioekonomikoetatik beste alorretara hedatu nahi da eta herrien eremuan laguntzea da xedea.

Euskal Herrira etorri den taldea honokoek osatzen dute: Luis Segundo César Pilataxi kitxua (Ekuador); Sonia Salomé Raymundo González eta Adela Ajquijay On maiak (Guatemala); José Manuel Huenupi, Luis Alberto Penchuleo eta Jaqueline Caniguan maputxeak (Txile); Salustiano Ayma eta Teodoro Blanco aimarak (Bolivia); eta Caridad Riloha Ebuera bubia (Bioko, Afrika). Datorren azaroaren 30 arte egongo dira Euskal Herrian euren herrien eta komunitateen nortasunaren eta hizkuntzaren biziraupena mantentzeko asmoz lanean.


Lotura interesgarriak

Garabide Elkartearen bloga
www.blogak.com/garabide

Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratutako artikulua
www.mondragon.edu

Argian argitaratutako artikulua
www.argia.com

Bioko irlari buruzko informazio gehiago
Gaztelerazko Wikipedian


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia