euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Handia’ren proiekzio arrakastatsua Tres Arroyos-eko Hiru Errekan eta bertako San Fermin jaien iragarpena

2018/06/25

Pelikula ikusi ondoren, askaria partekatu zuten Hiru Erreka-ko lagunek
Pelikula ikusi ondoren, askaria partekatu zuten Hiru Erreka-ko lagunek

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Euskal kultura, historia eta hizkuntza zabaltzeko aukera paregabea ematen du euskal zineak eta ideia hori aplikatuz ‘Handia’ luzemetraia baliatu du Tres Arroyoseko Euskal Etxeak joan den asteazkenean. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren Hiru Errekako egoitzan Aitor Arregi eta Jon Garañoren filma ikusi eta anfitrioiek eskaini zuten askariaz gozatzeko.

Bestalde, eta uztaila bertan dugula-eta, Euskal Etxeko kideek San Fermin jaira gonbidatzen dute. Iruñeko patroiaren omenezko festak bi zati izango ditu Tres Arroyosen: uztailaren 6an, ostirala, afaria egingo du Euskal Etxeak. Uztailaren 7an, San Fermin egunean, txupinazoa botako dute Hiru Errekako lagunek herriko Euskal Enparantzan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia