euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gurtubaytarren bilkura egingo da larunbatean Atxondon, Ameriketako eta Europako kideak partaide

2015/09/15

Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa baserriak, Atxondon
Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa baserriak, Atxondon

PUBLIZITATEA

Larunbat honetan Gurtubay familiako 50 bat kidek hitzordu oso berezia dute Atxondon. Herri honetan daude familiaren jatorriko bi baserriak (Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa) eta horiek ezagutzeko parada izango dute. Bilkuran Argentinatik, Txiletik, Venezuelatik eta Ingalaterratik etorritako kideek ere parte hartuko dute.

Atxondo, Bizkaia. Gurtubay familiak bere aurreneko bilkura egingo du larunbat honetan Atxondon, ikerketen arabera sendiaren jatorria den bizkaitar herrian. Ilusio handiz bizi dute senitartekoek bilera hau, azken urteotan sare sozialeen bitartez harremanetan jarri eta elkar ezagutu eta gero. Familiak Gurtubay izeneko Facebook taldea du, eta bertan Euskal Herriko eta atzerriko senitartekoek familiaren zuhaitz genealogikoak eta ikerketak partekatu dituzte, euren jatorria XV. mendea arte bilatuz. 

Bilkuran 50 bat lagunek parte hartuko dute, antolatzaileek EuskalKultura.com-i agertu diotenez. Gehienak Euskal Herrikoak izango dira, batzuk Madrilekoak eta beste zenbait Ameriketatik etorriak: bi Argentinatik, sei Venezuelatik eta bat Txiletik. Horrez gain, Londresetik ere etorriko da Gurtubay bat.

Bilera  txango batekin hasiko da, Atxondon barrena, familiarekin zerikusia duten baserriak eta lekuak ezagutzeko. Ondoren, herriko alkateak harrera egingo die. Egunak bazkari batekin jarraituko du eta, bazkalostean, taldeko kideek egin dituzten zuhaitz genealogikoak eta ikerketak erakutsiko dituzte. 

Bilerari buruzko informazio gehiago, Facebook-eko Gurtubay taldean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia