euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Villegas: Euskal Etxearen baitan sortzen ari den dantza taldearen emanaldia eta Euskal Sagardoaren festa

2019/10/04

Gral. Villegasko Euskal Etxeak Sagardo Jaia
Gral. Villegasko Euskal Etxeak Sagardo Jaia

PUBLIZITATEA

General Villegas, Argentina. Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak udaberriaren hasiera ospatu zuen irailaren 21ean I. Sagardo Jaiarekin. Festan sagardotegi tradizioko Euskal Herriko janari eta edari tipikoak eskaini zizkien euskal elkarteak gonbidatuei, eta bildutakoek Txapela euskal argentinar sagardo naturala nahi adina edan ahal izan zuten kupela txikitik. Jaia, une aproposa izan zen, gainera, Etxean sortzen ari den dantza taldea aurkezteko. “Gure helburua da euskal kultura erakustea Euskal Herriko ikur diren adierazpenak zabalduz, tartean hizkuntza, sukaldaritza, eta kasu honetan edariak ere”, adierazi diote EEko erreferente Diego Tellecheak eta Maria Zatonek hiriko egunkaria bati.


[Osatze bidean ari den dantza taldeko neskek Polka' dantzatzera gonbidatu zuten publikoa]

Sagardo Jaiari dagokionez, bere programan sartu eta urteroko hitzordu bihurtzeko asmoa du Euskal Etxeak, San Fermin Jaiarekin egin bezala. Proiektua Gernikako Plaza txikian egitea da, egitekotan (Hego Hemisferioko) udaberrian, irail amaiera edo urrian.

Ospakizuna posible da Txapela Sagardoak kupelak (eta ‘txotx’ egiteko behar diren tresna guztiak) saltzen dituelako. Alegia, gonbidatuek kupeletik edan dezakete sagardoa Euskal Herriko sagardotegietan egiten den bezala. Kupelatxoak erosteko Txapela Sidra Vasca Natural jarri behar da kontaktuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia