euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rodriguez-ko Eusko Aterpeak elkartasuna sustatuz ospatuko du Maiatzaren 25ko aberri-data argentinarra

2022/05/25

PUBLIZITATEA

General Rodriguez, Argentina. Maiatzaren 25a Argentina osoko elkarte, talde eta erakunde ugaritan sakon errotuta dagoen aberri-data da, lan-egutegian ere jai-eguna, eta hainbat herritan ekitaldi eta egitarau instituzional eta ofizialekin ospatzen dena. Ohikoa da desfile eta saio jendetsuak antolatzea, jai-giroan. Buenos Aires probintziako General Rodríguez-en ere urtero egiten dute bat, aurten hain zuzen elkartasuna eta helburu sozialeko proposamen solidarioa bat bertako elkarte eta erakundeen bilgarri, Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxea ere tarteko.

Honela, herriko Geltokiaren Kultur Gunea --trenbide-geltoki zaharra eta ingurua kultur gune bihurtu zuten-- 'Jornada Patria Solidaria' edo Aberri Egun Solidarioa gauzatzeko ardatz hartu, eta janari-bonuak ari dira saltzen (anoak, bigantxa-zati errea eta entsalada) 500 pesoko prezioan, hala nahi dutenek mokadu eta otordu ederra izan dezaten dastatzeko eta aldi berean, ateratako etekinekin, Hezkuntza Bereziko 5 zenbakidun Eskolarako 'plaza blanda' delako bat –haurrentzako jolasgune bat – erosi ahal izan dezaten.

Proiektuarekin bat egin nahi dutenei txartelak aldez aurretik erostea eskatzen zaie. Partaide diren herriko elkarte eta erakundeetan egin dezakete eta gero, 25ean bertan, Geltokiaren Kultur Gunean erretiratu, 12:30etik 14:00etara. Euskal Etxearekin batera lankide diren elkarte eta erakundeen artean Udala bera dago, Lehoien Kluba edota Rotary Kluba.

Odol erauzketa Euskal Etxean

Bestalde, eta General Rodrigueko euskal etxeak komunitate orokorraren lagungarri antolatzen dituen ekintzen barruan, odol-ateratzealdi bat iragarri dute Euskal Etxean ekainaren 10ean, elkartearen egoitzan, 8:30etatik 13:30etara. Eskatu zure txanda 1167173020 edo 1167635129 telefonoetara deituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia