euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar irekiko du Jaurlaritzak 2013rako euskal etxeentzako dirulaguntzak eskatzeko epea

2012/12/21

Valparaisoko Euskal Etxea (argazkia EuskalKultura.com)
Valparaisoko Euskal Etxea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agiritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratu du 2013ko euskal etxeentzako dirulaguntzen deialdiaren ebazpena, hortaz, bihar bertan irekiko da eskabidadeak aurkezteko epea. Orotara, aurtengo deialdiaren zuzkidura 1.234.667 eurotakoa izango da. Horietatik 934.667 euro V. kapitulurako (Ekintzak eta jarduera) izango dira; eta 300.000 euro VII. kapitulurako (Azpiegiturak). Eskabideak aurkezteko epea datorren otsailaren 28an itxiko da.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak sarean jarri zituen iragan astean 2013ko euskal etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukiak, Diasporako euskal elkarteei inprimakiak eta dokumentazioa prestatzen hasteko astia emateko. Gaur, abenduaren 21ean, deialdiaren ebazpena argitaratu egin da EHAAn eta, beraz, bihar zabalduko da ofizialki eskabideak eta inprimakiak bidaltzeko epea, otsailaren 28an ixteko.

-Deialdiaren edukiak ikusteko, jo hona
-Ebazpena eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia