euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur da eguna eta ordua AEBetako NABO Udalekuan izena emateko: arratsaldeko seietan zabalduko da epea

2018/03/01

Iazko Udalekuko irudi bat Kaliforniako Chinon
Iazko Udalekuko irudi bat Kaliforniako Chinon

PUBLIZITATEA

Zabaldu eta itxi. Di-da. Azken urteotan, 10-15 bat minutu baizik ez du iraun zabalik, tarte horretan bete baitira eskaintzen ziren lekuak. Arratsaldeko seietan epea zabaltzen denean (AEBetako Mendebaldeko orduan: Euskal Herrian ostiraleko goizaldeko 3ak), berehala, azkar eta denbora batere galdu gabe behar da bururatu izen-ematea. NABOn Udalekuz arduratzen den Valerie Etcharren Arrechea-ren esanetan --Kate Camino da kozuzendaria--, azken urteotan ez da haurrik kanpoan geratu, baina arrisku hori beti dago airean.

Reno, AEB. Gaur da NABOk 2018ko Udalekuan parte hartu nahi dutenentzat izena emateko finkatu duen eguna. Eguna eta ordua: martxoaren 1a, arratsaldeko seietan, AEBetako mendebaldeko orduan.

Izena ematea internetez bhar da egin, NABOren webgunean sartuta, eta arratsaldeko seietan aktibatuko da prozesua. Ordura arte, orrialdea hor egongo da, baina seietan "Udaleku application" dioen laukia aktibatuko da eta bertan klik egin eta bete beharrekoak beteta bururatuko da izen-emate prozesua.

Non behar da egin hori guztia? Hemen behar da sartuta egon 18:00etan, eta "Udaleku application" laukia aktibatzen denean, hor behar da sartu, eta aplikazioa azkar bete.

Gogoratu aurten NABO Udaleku Nevadako Renon izango dela, uztailaren 8tik 20ra bitartean, eta Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxea izango dela antolatzaile. eta Kate Camino zuzendari.

NABO Udaleku 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoentzako ekimen bat da, NABOko kide diren euskal etxeetako kideentzat.

Begiraleen laguntzaile izateko eskaerak onartzen dira, hemen, 15 urtez gorako gazteentzat.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: udaleku@nabasque.eus. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia