euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gauak, liburuak eta opariak zozketatuz, ekitaldia larunbat honetan San Frantziskon Donostiako Unanue Hotela aurkezteko

2019/02/14

Donostiako Heredad de Unanue 'Diasporako Hotela'ren kanpoaldeko ikuspegia, jatorria XV-XVI. mendean duena (arg. EuskalKultura.com)
Donostiako Heredad de Unanue 'Diasporako Hotela'ren kanpoaldeko ikuspegia, jatorria XV-XVI. mendean duena (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Ekitaldia egingo da larunbat honetan arratsaldeko 3retan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center) Donostiako Heredad de Unanue Hotela aurkezteko. Ostatua XV-XVI. mendeko baserri batean zabaldu zen joan den irailean eta euskal diasporari lotua agertzen da, dekorazioan eta planteamenduetan, Donostian eta Euskal Herrian Diaspora ezagutaraztea eta Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko zubilana egitea helburu, urtean zehar hasia duen kultur zabalkunde egitarau batekin.

San Frantziskon larunbatean egingo den ekitaldian, hotelaren proiektua eta Diasporarekin daukan konpromisoa aurkeztearekin batera, hitzak eta irudiak tartekatuko dira, eta bertaratzen direnek aukera izango dute han bertan euskal liburu eta Euskal Herritik ekarritako opari sellekzio bat irabazteko, eta baita zozketa batean sartzeko ere, saria Heredad de Unanue Hoteleko bi gau izanik.

Diasporakoek, hotela merkeago

Bertan adieraziko da, baita ere, euskal diasporako kide eta lagunek Unanue Hotelean izango duten beherapena lortzeko, erreserba egiterakoan eman beharko duten kode edo pasahitza.

Ez zazu aukera galdu eta zatoz Basque Cultural Center-era larunbatean, bertako liburutegian 15:00etan egingo den ekitaldira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia