euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Flor Torrente aktore argentinarra ‘durangar-argentinar’ baten azalean jarri da Igor Legarretaren “Cuando dejes de quererme” filmean

2018/08/03

Flor Torrente eta Eduardo Blanco "Cuando dejes de quererme" pelikulan
Flor Torrente eta Eduardo Blanco "Cuando dejes de quererme" pelikulan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentina eta Euskal Herriaren arteko hainbat lotura agertzen dira Igor Legarretaren lehenengo lana den ‘Cuando dejes de quereme’ filman, Legarretaren luzemetraiak Laura izeneko pertsonaia baten istorioa kontatzen du: aitak abandonatu duelakoan, Euskal Herritik Argentinara joana da Laura umetan, eta Buenos Airesen bizi da, aitaordearekin.

Egun batean, dei bat jasoko du eta horrela jakingo du aitaren gorpua Durango ondoko baso batean lurperatuta agertu dela eta auzitegiko medikuen arabera duela 30 urte hil zutela tiro bat kokotean. Ondorioz, Euskal Herrira itzuliko da aitaordearekin batera eta aitaren heriotzaren zergatiak ikertzen hasiko da.

Ion Iriarte, Asier Guericaechevarria eta Javier Echaniz idazleen gidoi batean oinarritutako thriller honetan euskal argentinar diasporako lagunei interesatuko zaizkien beste datu batzuk ere badaude. Lauraren pertsonaia Flor Torrentek egin du ‘pantaila handi’ko bere debuta den honetan. Bere aitaordea ere beste aktore argentinar bat da, jardunbide luzea duen Eduardo Blanco.

EuskalKultura.com-ekin hizketan Igor Legarretak Torrente eta Blancoren lana azpimarratu du: “Primerako jarrera izan zuten biek pertsonaiekin lan egiteko eta pertsonaiak mugitzen dituen motor ‘emozional’ hori erakusteko. Florri esker ‘euskal-argentinar’ pertsonaiak sinesgarritasuna irabazi du eta Eduardoren ekarpenak esperientzia eta ospe handiko aktorea izatean funtsezko konfianza eman digu”.

Euskal Herrian eta Espainian otsailean estreinatu ondoren, hilabete honetan iritsiko da pelikula Argentinara. ‘Cuando dejes de quereme’ abuztuaren 23tik aurrera ikusi ahal izango da herrialde osoko zine aretoetan.


[‘Cuando dejes de quererme’ filmaren trailerra]

Pelikularen fitxa teknikoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia