euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FIVU udalekuak haur eta heldu euskal uruguaitarrak bildu ditu aurten ere, jolasa eta ikastea batuz, aro ona lagun

2008/03/13

Partehartzaileen talde argazkia. FIVUko aurtengo Udalekuan parte hartu duten haur eta heldu guztiak ikurriñak atzean dituztela erretrataturik
Partehartzaileen talde argazkia. FIVUko aurtengo Udalekuan parte hartu duten haur eta heldu guztiak ikurriñak atzean dituztela erretrataturik

PUBLIZITATEA

Sei eta hamabost urte bitarteko 55 gazte euskal uruguaitarrak parte hartu dute aurten, FIVUk (Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioa) antolaturik Rio de la Plata ertzeko Artigas kanpalekuan arrakastaz bukatu berria den euskal udalekuan. Ekitaldiak iraun dituen lau egunak eguraldi ona --eta seguruenik sobera beroa-- lagun garatu dira, euskal edukiak eta aisialdikoak uztartuz, eta antolatuz besteak beste honelakoetan ohi diren joko eta jolasak, eta hainbat tailer, dantza, kantu, historia eta oro har euskal kulturakoak.
Tokia aparta da eta horregatik Udalekua bertan berriz egin izana, esan diote EuskalKultura.com-i antolatzaileek. Aurreko urteetako esperientziari jarraiki, 6 eta 15 urte bitarteko 55 haurrak eta begirale talde batek jolas-jarduerekin gozatu ahal izan dute lau egunez Gazteen Kristau Elkartearen Artigas Kanpamenduan, Río de la Plata ibaiaren ertzean. Otsailaren 14tik 17ra egin da aurtengoan, hemengo udaldi peto-petoan. Udalekuaren helburu nagusia Uruguaiko euskal etxeen arteko kideen integrazioa eta euskal kulturari buruz duten ezagupena zabaltzea.

Haurren adinek hain tarte zabala hartzen dutela kontutan hartuta, udalekuko antolatzaileek are arreta eta kontu handiagoz aurreprestatu zituzten jardunak eta oro har ekimenaren programa. Jarduerei dagokienez, dantza tailerrak egin ziren eta baita ere era bananduan helduentzat. Aldi berean, diplomatutako irakasleek prestaturiko materialarekin euskara tailerrak egin ziren. Ekintza hauek 'interesgarriak suertatu ziren oso' eta parte hartzaileek aukera izan zuten ekintza bukatu orduko marrazki bidez gauzatu edo adierazteko euren iritzi, laburpen edo ondorio gisako bat .

[Irakasleek prestaturiko materialarekin euskara tailerrak egin ziren kalean]

Kanta eta dantzekin osatutako gaubela

Kanpamenduko lehen gauean Carmeloko Ibai Ondoko Etxea-ko kideek abesti baten aurkezpena egin zuten, Montevideoko Haize Hegoako haurrek Txanogorritxu interpretatu zuten eta Rosarioko Gure Etxekoek euskarazko objektu eta pertsonaien ezagupen-jolasa proposatu zuten.

"Amona Norberta" pertsonaiaren bisitak, bere ipuin, anekdota eta tradizioekin liluratuta utzi zituen parte hartzaileak. Bigarren gauean lamiei buruzko kontakizunak eskaini zizkien haurrei. Hain handia izan zen erakargarritasuna helduek eta haurrek, zenbait teknika erabiliz, jo eta ke ekin ziotela ipuinak kartulinetan interpretatzeari.

[Haur eta helduek "Amona Norberta" pertsonaiaren ipuinei buruz egindako interpretazioetako bat]

[Haur guztiak "Amona Norberta" pertsonaiaren ipuinak entzuten]

Jinkanaren arrakasta

Askorentzat azken eguneko jinkana izan zen kanpamenduko unerik garaiena, haurren eta helduen parte hartze alaiarekin. Besteak beste egin zituzten ariketa eta jolasak: sokatira, lokotxak, zaku lasterketak, zinten bilaketa, izen zoparekin tiroak ematea, euskaraz esaldi esanguradunak osatzea ak eta manikien jantziak egitea. Beste alde batetik, bereziki programatutako ekintza Mus tailerra izan zen. Bertan hainbat helduk ere parte hartu zuten.

[Haurrak lokotxak jasotzen]

[Helduak Mus tailerrean parte hartzen]

Nahiz eta kanpamenduaren hari eroalea euskal kultura izan, Gazteen Kristau Elkartearen parte hartzeak ekitaldia biribiltzen lagundu zuen euskaldunak ez ziren beste hainbat talde-jarduerarekin, tartean pareta bertikaletan eskalada, tirolinak ibaian, arraun-txalupetan ibilaldiak eta futbol eta volley partidak.


[Haurrek tirolinaz gozatzeko aukera eduki zuten]

Lotura interesgarriak

'Urbasan bagara' udalekurako izenemate epea ireki
2008ko martxoaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskara irakasleen trebakuntzari ekingo diote HABEk eta FIVUk
2008ko urtarrilaren 31n EuskalKultura.com-en argitara emana

HABE eta FEVAren udako euskara barnetegiaren amaiera
2008ko urtarrilaren 28an EukalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia