euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euzko Alkartasunak 2022ko Euskal Aste Nazionaleko behin-betiko programa plazaratu du, urriaren 1etik 10era Macachinen

2022/09/27

2022ko urriaren 1etik 10era La Pampako Macachinen egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logo ofizialaren irudia
2022ko urriaren 1etik 10era La Pampako Macachinen egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logo ofizialaren irudia

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 2022ko Euskal Aste Nazionala osatuko duten jardueren behin-betiko programa eman du aditzera. Datorren larunbat honetatik, urriaren 1etik 10era, astelehena —10a jai eguna baita Argentinan— herri pampatarra euskal hiriburu bilakatuko da, arte, kirol, kultura, sukaldaritza eta aisialdi ekitaldi ugariren agenda oparoa bilduz, urtero bezala azken asteburuko egunak izango badira ere trinkoenak eta jendetsuenak, FEVAren bilera nazionala ere barne.

Aste Nazionalaren 2022. edizioa hasteko egun batzuk besterik falta ez direla, baieztatu dute partaidetza Uruguai, Txile, Brasil, Peru, Kolonbia, Mexiko eta Estatu Batuetako jendeak, Euskal Herriko ordezkaritzek eta Argentinako 65 euskal etxek baino gehiagok. Euskal Herritik ordezkaritza zabala iritsiko da, Eusko Jaurlaritzako agintariak, Mondragon Unibertsitateko eta Mondragon Kooperatibako lagunak, Euskal Telebistak (EITB), irratiek eta elkarteek, besteak beste.

Aurten bereziki aipagarria izango da Ipar Euskal Herriko ordezkaritza artistikoa, Baionatik Olentzeroen Lagunak elkarteak lagun talde bat bidaliko baitu, Argentinan barrena egingo duten bira bat ere eginez, eta gauza bera Hazparneko Joaldunak taldearekin. Iparraldetik heldu da baita ere Euskal Argentina elkarte baxenabartarreko lagun talde bat, ondoren bidaiari segida emateko Txilera aldera.

[Gogoratu, bazkari eta erromeriez, antzerki-gaualdiaz eta musika-sutegiaz aparte, gainerako ekitaldi guztiak DOAN direla]

BEHIN BETIKO PROGRAMA, antolatzaileek pasatua

Urriaren 1ean, larunbata
-17etan Dantza social eta jauzi tailerra, Kultur gelan

Urriaren 3tik 6ra, astelehenetik ostegunera
-Egun osoan, ‘Euskal arkitektura: baserriak’ erakusketa, Kultur gelan

Urriaren 4an, asteartea
-20:15etan, 'Desde el roble al caldén' (Haritzetik caldenera) euskal etxeari buruzko dokumentalaren proiekzioa, Kultur gelan

Urriaren 5, asteazkena
-18etan, Barakaldo eta Iparraldeko ordezkaritzen harrera, Euskal Etxean.
-18:30etan, dantzarientzat askaria, jantokietan  
-22etan, afaria, jantokietan

Urriaren 6, osteguna:
-9etan Macachin inguruko landa eremuetara bisita tematikoa
-11etan ‘La Florida’ estantziara bisita eta hamaiketakoa
-13:15etan ‘La Florida’ estantzian bazkaria
-16:15etan Hitzaldia: ‘Olentzeroren kultura Euskal Herrian’, Kultur gelan
-18etan Harrera ordezkaritzei, Euskal Etxeko idazkaritzan
-19etan Pintxo potea, Txoko bar-ean
-21:15etan Afaria, jantokietan
-23:30etan ‘Bukatzeko’ (sic), Txoko bar-en

Urriaren 7, ostirala
-Egun osoan, harrera ordezkaritzei, Euskal Etxeko idazkaritzan
-7etatik 11etara gosaria, jantokietan
-11etan Hazparneko Joaldunen kabalkada herrian zehar
-12:30etan Bazkaria, Club Atlético Macachín-eko (CAM) ‘B. Michelena’ kiroldegian
-14etan Musikarien bilera, Kultur gelan
-15:30etan Dantza gaualdirako musikarien lehenengo entsegua, Club Atlético Macachín CAMen
-15:30etan Dantza gaualdirako dantzarien lehenengo entsegua, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-15:40etan Harrera Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzari, Bahía Blancako aireportuan
-17etan Zinema: ‘Kimuak: euskal laburmetraiei omenaldia’, Kultur gelan
-18etan Mintzodromoa I, herri osoan zehar
-19etan Abesbatzen bilera, Kultur gelan
-19etan Bertako kooperatibekin bilera. Mondragon Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza
-20etan Plaka oroigarria Ekitaldi ofiziala. Txupinazoa, Enrique F. Parodi kalean
-22etan Afaria, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-00:30etan Erromeria Maral taldearen musikaz, Euskal Etxeko kiroldegian

Urriaren 8, larunbata:  
-7etatik 11etara gosaria, jantokietan
-8etatik Ordezkaritzen harrera, Euskal Etxeko idazkaritzan
-9etan Liburuzainen bilera. Macachingo Biblioteca Popularrean
-10etan Abesbatzen bilera, Kultur gelan
-10etan FEVAko bilera, Salón Cooperativo-n
-11:30etan Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzaren hitzaldia Kultur gelan: 'Euskadi, egungo begirada bat eta proiekzioa mundura'
-12:30etan Bazkaria, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-13ean Mus txapelketa, Euskal Tabernan
-14etan Petanka txapelketa, petanka kantxan
-14etan Pilota txapelketa, pilotalekuan
-15etan Dantza gaualdirako dantzarien entsegua, Club Atlético Macachín CAMen
-15:30etan Dantza gaualdirako musikarien entsegua, Club Atlético Macachín CAMen
-16etan II Mintzodromoa, padel jokalekuan
-16:45etan Hitzaldia ‘Olentzero eta Joaldunak, neguko ohiturak’, Kultur gelan
-17:15etan Abesbatzen II. Topaketa, ‘Nuestra Señora del Rosario’ elizan
-18:30etan Danborrada, kalejira eta joaldunen kabalkada, Enrique F. Parodi kalean
-19:30etan Dantzaldia, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-23etan Afaria txoznetan, euskal etxeko patioan
-00:30etan Erromeria, Maral taldearen musika, Euskal Etxeko kiroldegian

Urriaren 9, igandea  
-7etatik 11etara gosaria, jantokietan
-9etan Meza ‘Nuestra Señora del Rosario’ elizan
-10etan Abilezia kreolearen erakustaldia, euskal etxeko hipodromoan
-13:30etan. Bazkaria, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-16etan Herri kirolak Enrique F. Parodi kalean
-16etan Turismoa, Hidalgoren Salinas Grandesera paseoa
-19etan Plaza dantzak, Enrique F. Parodi kalean
-21:30etan Afaria txoznetan, Club Atlético Macachín CAMeko ‘B. Michelena’ kiroldegian
-23etan Sutegia eta musikarien kontzertua, 'Txalaparty'

Urriaren 10, astelehena:  
-7etatik 11etara gosaria, jantokietan
-12:30etan Bazkaria kartara, ‘Iñaki’ jatetxean

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi semanavasca2022@gmail.com helbidera.

On egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia