Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak uztailaren 16an eman du argitara EHAA buletin ofizialean Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren uztailaren 8ko Ebazpena, 2026an Euskal Etxeei eta euren federazio eta konfederazioei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egitez. 1.030.000 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate aurkezteko, Ebazpena argitaratu zeneko biharamunetik kontatzen hasita.
Gogoan izan eskabideak eta tramitazioa osoa telematikoki behar dela egin, BAK ziurtagiri digitala erabiliz edo legeak onartutako gainerako ziurtagiri digitalez.
Deialdiak orotara banatuko duen aipatu 1.030.000 euroko zenbatekoa honela xehetzen da: 840.000 euro euskal etxe, federazio eta konfederazioen saio eta egitarauetarako, irabazteko asmorik gabeak beti ere (IV. kapitulua). Eta beste 190.000 euro, azpiegitura eta ekipamentu gastuetarako (VII. kapitulua).
- Hona Ebazpena (html) euskaraz
- Ebazpena (pdf) euskaraz
- Ebazpena (html) elebiduna
Deialdiari buruzko zalantzak edo kontsultak egiteko email honetara idatz dezakezu: euskaletxeak@euskadi.eus.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


