euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen Eguna da gaur eta munduko EE eta unibertsitateetan ari dira ospatzen "Bide berriak, modu berriak" lelopean

2019/12/03

2019ko Euskararen Nazioarteko Eguna
2019ko Euskararen Nazioarteko Eguna

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. San Frantzisko Xabier eguna da gaur, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna eta ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE eta Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere (Etxepare eta unibertsitateez, ikus artikulu bereizia). 

Euskal Etxe askotan gaur bertan ospatuko da, eta beste askotan aurreko eta ondoko asteburu eta egunetan ere antolatu dira programa eta ekitaldiak, aurtengoan "Bide berriak, modu berriak" lelopean, euskararen ikaskuntza eta erabilera bultzatzea eta batez ere bisibilitatea ematea helburu.

Hego Hemisferioan, udako oporraldiaren atarian, Euskararen Eguneko jaiarekin batera ikasturtea itxiko dute euskal etxeek eta testuinguru horretan eskolen amaierako ekitaldiak, agurrak eta agiri banaketak ere burutuko dira egun hauetan.

Datozen lerroetara, urtean zehar eta urtero bezala 2019 honetan ere EuskalKultura.eus-ek bat egiten du egun honen esangura eta helburuekin, eta euskararen aldeko ahaleginean munduan lankide eta lagun ditugun euskaltzale guztiak euren egunean zoriontzeaz gain, euskal etxeek prestatutako ekintzen agenda konpartitu nahi izan dugu gure irakurleekin. Ohi bezala, dauden guztiak dira, baina ez daude diren guztiak. Balio dezatela hitzorduok munduko euskaldunen euskararekiko atxekimendu eta engaiamenduaren erakusgarri.

Gaur, abenduak 3

Alemania

-Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxeak arratsaldeko 6etan ospatuko du ENE, euskara, poesia, musika eta dantza bilduko dituen ekitaldi batekin. Hitzordua Soulcat tabernan izango da. Informazio gehiago, hemen.

Argentina

-Bahia Blancako Union Vascak arratsaldeko 8:30etan bilduko ditu ikasle eta lagunak: eskolen agiriak, antzezlanak, jolasak eta beste hainbat proposamen prestatu ditu elkarteak. Gonbitea, hemen.
-Buenos Airesko Laurak Bat-eko euskara ikasleek iluntzeko 8:30etan elkartuko dira Etxeko kintxoan. Informazio gehiago, hemen.
-Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioak urteko bere azken ekintzara gonbidatzen du. Arratsaldeko 7etan, Jorge Beramendiren ‘Las tumbas de los reyes vascos’ hitzaldia; 7:30etan, urte bukaerako topaketa eta Euskararen Eguneko ospakizuna.
-Cordobako Gerora Elkarteak Cordobako Unibertsitateko Hizkuntzen Fakultatean ospatuko du arratsaldeko 6etan. Euskara eta dantza ikasleek urteko agiriak jasoko dituzte eta ‘Txotx!’ dantza taldeak eta ‘Lurra eta Haizea’ musika taldeak euren emanaldiak eskainiko dituzte. Hitzordua Fakultateko B auditoriumean da, Velez Sarsfield etorbideko 187. zenbakian. Informazioa, hemen.
-La Platan, UNLPeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak eta Euzko Etxeak elkarrekin ospatuko dute bi zatiko ekintza batekin. Arratsaldeko 5:30etan, klase irekia Unibertsitatean; 8etan, poteoa Euskal Etxean. Informazio gehiago, hemen.
-Mar del Platako Denak Batek zeremonia bat antolatu du 17:30etan San Martin Plazan, Gernikako Kimuaren ondoan. Gero, 18:30etan,  euskarazko mintzodromo eta karaokea Euskal Etxean. Bukatzeko, afari arina.
-Necocheako euskal ikasleek eta irakasleak pintxo-potea egingo dute klaseari lotua.
-Villa Mariako Euzko Etxeak Euskal Kultur hilabetearen baitan ospatuko du, iluntzeko 8:30etan, ‘Kutsidazu bidea, Isabel’ filma pantailaratuko dute.

Espainia

Madrilgo Linguas Ceibes Elkarteak Tirso de Molina Plazan elkartzera deitu du ENE bertan ospatzeko. Hitzordua arratsaldeko 6etan. Informazio gehiago, hemen.

Frantzia

-Bordaleko Euskal Etxeak abenduaren 2tik 6ra luzatuko duen programa batekin ospatuko du. Gaur, 19etan, 'Euskararen Historia' izeneko hitzaldia eskainiko du Celine Mounolek. Gero kopatxo bat partekatuko dute bildutakoek. Programa osoa, hemen.

Mexiko

-Mexikoko Euskal Etxean, arratsaldeko 7etan, Bertsolari pelikula emango dute. Gaueko 9etan, euskara ikasleen afaria txokoan. Informazio gehiago, hemen.

Uruguai

-Montevideoko Haize Hegoak gaur ospatuko du, iluntzeko 7:30etan, Isabela 3475B helbideko bere egoitzan.
-Saltoko Euskaldunen Taldeak bere urteurrena ere ospatuko du Euskararen Egunean. 27. urteurren honetan ‘El futbol nos une-imaginando una liga vasca’ bataiatu duten ekitaldia antolatu du Euskal Etxeak. Informazio gehiago, hemen.

Abenduak 6

-Argentinako San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkarteak ‘Liburu Gaua’ ekitaldian gauzatuko du. ‘Liburu Gaua’ abenduaren 6an eta 7an izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera, Francia eta Sourdeaux kaleetan. Euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa emango dute. Informazio gehiago, hemen.

Abenduak 7

Argentina

-Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak urte amaierako jaia ospatuko du Euskararen Egunarekin batera, arratsaldeko 6:30etatik aurrera, elkartearen egoitzaren aurrean.
-San Nicolaseko Euskal Etxean, iluntzeko 7:30etatik aurrera: euskara, dantzak, abesbatza eta afaria. Ikusi hemen.

Uruguai

-Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaro euskal etxeetako; San Joseko ‘San Joseko Euskaldunak Taldeko eta BOGA sistemako ikasleak eta irakasleak errezibituko ditu. Arratsaldeko 7:30etan da, Ibai Ondoko Etxea eta FIVU antolatzaile.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia