euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen egoeraren datuak eta azterketak bilduko dituen webgunea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

2005/02/28

Webgune berriaren azaleko irudia
Webgune berriaren azaleko irudia

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Hizkuntza Adierazleen Sistema izena du webgune berriak eta Euskal Herri osoko datuak bilduko ditu, oraingoz EAEkoak soilik badaude ere. Aurkezpenean Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Patxi Goenaga Hizkuntz Politikarako sailburuordeak eta Miren Mateo Hizkuntz Politikaren Koordinaziorako zuzendariak webgune hau euskararen egoeraren eta bilakaeraren inguruko datuak eta azterketak biltzeko proiektuaren lehengo lehen fasea dela adierazi zuten.
Euskal Herriko Hizkuntza-Adierazleen Sistemak herriz-herri eta sektoreka euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa eguneratua emango du. Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen webgune berri honen helburua hizkuntz politiken 'eraginkortasuna' balioztatzea da.

Miren Azkarate Kultura sailburuak, Patxi Goenaga Hizkuntz Politikarako sailburuordeak eta Miren Mateo Hizkuntz Politikaren Koordinaziorako zuzendariak proiektuaren lehenengo fasea aurkeztu zuten Donostian. Oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) datuak besterik ez ditu bilduko, baina bigarren fase batean Nafarrora eta Ipar Euskal Herriak ere jasoko ditu. Informazioa gaien edo herrien arabera antolatuta dago, gaikako bost ataletan: testuingurua, baliabideak, legearen garapena, sektore-programak eta emaitzak. Eusko Jaurlaritzak eginiko inkesta soziolinguistikoen datuak edota lan-mundua bezalako sektoreetako inkestak ere aurki daitezke Euskal Herriko Hizkuntza-Adierazleen Sistema webgunean.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia