euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ez dakizu eta euskaldun bilakatu nahi duzu? Bihurtu zaitez ikasle/irakasle Euskara Munduan programarekin!

2019/08/20

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Erronkak maite dituzu? [pasa mesedez mezu hau zure inguruan euskara ikasteko interesa izan dezakeen edonori, eta animatu, eskertuko dizu(gu)] Izan ere, erronka poli-polit bat proposatzea da artikulu honen helburua. Beti euskara ikasi nahi eta sekula ikasi ez dutenei dago zuzenduta. Edo sekula pentsatu ez, baina pentsatzen jarrita, aizu zergatik ez, esan dezakeen norbaiti. Tratu bat da. Euskara maila polit bat hartzeko moduko formakuntza ematea, lau urtez, doan; eta trukean, ikasitakoan, norberak bere euskal etxe edo herrian euskara klaseak ematea. Momentuko Argentinan, baina urtea bukatu aurretik aukerak zabalduko dira beste herrialde batzuetan. Askok egin dute aurretik. Zergatik ez informazio gehiago eskatu eta ondoren azken erabakia hartu. Anima zaitez! (edo anima ezazu inor!)

(formalkuntza online zein presentziala da: urtean zehar online eta urtean bitan, normalean urtarrilean eta uztailean, astebete inguruko barnetegia)

Lau urteko formakuntza, 2020-2023ko taldea, denbora gutxi barru hasiko da biltzen. Argentinan, aurreneko izen-ematea Irailaren 16rako behar da egin. Ekiten badiozu, euskal etxe diferentetako ikasle talde bateko partaide egingo zara. Lagunak egingo dituzu, beste herri eta herrialdeak bisitatuko (urtean bi barnetegi dira, leku eta batzuetan herrialde diferentetan)... eta zeure buruaz harro sentituko zara, euskara ikasteak oraintxe bertan pentsatzen ez dituzun sentimentuak eragin eta igarri ere egiten ez dituzun ateak zabalduko baitizkizu.

Jarri zaitez harremanetan zeure euskal etxearekin edo idatzi helbide honetara euskera@feva.com.ar. Ez zaizu damutuko!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia