euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara bezala, Olentzero ere heltzen da munduko hainbat euskal etxe eta txokoetara: Argentina, Australia, Katalunia, Mexiko, Uruguai…

2018/12/24

Australian, eguraldiari aurre eginez, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko haur eta helduak bisitatu zituen Olentzerok.
Australian, eguraldiari aurre eginez, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko haur eta helduak bisitatu zituen Olentzerok.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Gabonak iritsi dira eta euskal diasporak ere Euskal Herriko pertsonaia maitatuenetako baten bisita jaso du azken egunotan. Olentzerok euskal etxeetako txikiei, eta baita hain txikiak ez direnei ere, gozokiak, opariak eta bake eta aurrerabideko mezu alaia ekarri dizkie, urte osoan portaera edo jarrera zintzoa izan dutenei bereziki. Baina Olentzerok ez dio bakarrik ekin bere bidaia emankor honi: herri eta euskal etxe batzuetan Mari Domingirekin lankide aritu da; beste batzuetan, euskal mitologiako beste pertsonaia batzuekin, eta egon da baita ere lekurik Santa Claus edota, zenbait egunen buruan, hiru Errege Magoak lagun bisitan arituko denik.

Olentzeroren bisitarekin batera, Santo Tomas Eguna ere ospatu zuten Bartzelona eta Mexikoko euskal etxeek, baita New Yorkekoak ere. Hego Amerikako elkarteetan, berriz, ekitaldi berak ikasturtearen amaiera, udako oporren hasiera.eta Eguberria elkarrekin ospatu dira hitzordu gehienetan.

EuskalKultura.com-eko Eguberri bezperako artikuluan, euskal ikazkinik ezagunenaren aurtengo bisita horietako batzuen irudiak. Bartzelonako Euskal Etxeko bideoa, eta segidan han-hemenkako Olentzero ospakizunen argazki galeria..

[Bartzelonako txikiak poz-pozik Olentzeroren etortzearekin]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia