euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.eus: Sabrina Otegi online mintzatuko da gaur komunikazioak euskal diasporan daukan garrantziaz

2020/05/27

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Sabrina Otegi EuskalKultura.eus-eko Buenos Airesko korresontsala euskal kultura eta diaspora buletin honek daraman lanaz mintzatuko da gaur Instagram-en, diasporan euskal kultura eta euskalgintza alorrean sortzen diren ekimenak eta egiten diren ekarpenak dokumentatu eta zabaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Solasean arituko da gai hori hizpide, Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioko Victoria Roldanen galderei erantzunez.

Hitzaldia Bahia Blancako (Argentina) Lyric Soul Fundazioak EuskalKultura.eus-i egindako gonbitearen ondorio da, fundazio honek bere bazkide eta entzuleekin harremanetan gai kulturalei buruz solasteko egiten dituen jardueren barruan.

Hitzordua, Instagramen izango da, 19: 00etan Argentinako ordua; 17: 00etan Mexikon; 15: 00etan Kalifornian; eta asteazken gauerdian,12: 00etan. Euskal Herrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia