euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariak Argentina, Brasil eta Uruguaira doaz

2016/10/03

Premios del sorteo de septiembre
Premios del sorteo de septiembre

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-en iraileko zozketako sariek badauzkate irabazleak, eta Argentinara joango dira, hiru kasutan; Brasilera, batean, eta Uruguaira beste batean. Mundu osoko 11 herrialdetik jaso ditugu partaidetzak. Bereziki arrakastatsua suertatu da "Bisita gidatua Donostiara, pintxo dastaketa barne" izenpean lehenengoz sartu dugun saria. Hurrengo zozketa berehala antolatuko dugu. Hona oraingokoaren saridunen zerrenda.

Donostia-San Sebastian. Esku artean ditugu dagoeneko Euskalkultura.com-en iraileko zozketako irabazleak. Honakoak dira (izena, lekua eta saria):

  1. Sara Urbieta, Tres Arroyos (Argentina); Bisita gidatua Donostiara
  2. Andrea Bella. Montevideo (Uruguai); "Txikia izanik" CDa
  3. María Inés Etchevers Aizpiri, Azul (Argentina); "Gatz eta Barakatz" CDa
  4. Estebe Ormazabal, Sao Paulo (Brasil); "Leku hutsak, hitz beteak" DVDa
  5. Nora R. Idoeta; Saladillo (Argentina); "Somos Vasco-Argentinos" liburua

Oroituko dugu zeintzuk ziren sariak:

  1. Bisita gidatu bat Donostiara, EuskalKultura.com-ek emanik, barne duela bisita Donostiako Alde Zaharrera eta pintxo dastaketa bira bat bi pertsonarentzat. Urtebeteko epean egiteko. Barnean dauka baita ere Euskal Herrira etorri aurreko aholku zerbitzu bat Diasporako jendeentzat
  2. "Txikia izanik" CDa, 18 euskal haur-kantuz, tartean "Txiki, txiki, txikia", "Pintto, Pintto", "John Brown", "Lua, lua" edo "Arantxan, txan", baita ere, esaterako, "Txalopin txalo", "Binbili bonbolo" eta "Sorgina pirulina"
  3. "Gatz eta berakatz" CDa,  Boiseko (AEB) Amuma Says No euskal taldearena, barne dituela "Lau teilatu", "Besamotxa", "Ilargia", "Ikusi mendizaleak", "Agur jaunak" edo "Maite zaitut" bezalako kantu ezagun arrakastatsuak
  4. "Leku hutsak, hitz beteak" DVDa, Bernardo Atxagaren eskutik, Joxeanjel Arbelaitz-ek zuzendutako dokumentala, gidoia Bernardo Atxaga berarena, euskarazko jatorriko bertsioan azpitituluak ingelesez
  5. "Somos Vasco-Argentinos" liburua, egileak Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 29 zenbakiduna (Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2016, 467 orrialde)

Munduko hainbat lekutatik etorri zaizkigu partaidetzak. Honela banatu dira herrialdeka eta hirika: Alemania: Berlin; Italia, Pellaro di Reggio; Argentina: Buenos Aires Hiria (CABA), Buenos Aires probintzia (Saladillo, La Plata, Coronel Dorrego, Junín, Necochea, Cañuelas, Tres Arroyos, Azul, Tandil, Mar del Plata, Chivilcoy, Chacabuco, Olivos. JM Ezeiza, Olavarría, San Miguel, Maipú, Arrecifes, Ayacucho, General Rodríguez, Pergamino, Bahía Blanca, Banfield, San Nicolás, Villa Adelina, San Fernando), Río Negro (San Carlos de Bariloche, Cipolletti, Viedma), La Pampa (Santa Rosa, General Acha, Macachín), Santa Fe (Rosario, Chanar Ladeado, Esperanza, Roldán), Chubut (Puerto Madryn, El Hoyo, Comodoro Rivadavia), Entre Ríos (Concordia, Paraná), Neuquén (Neuquén), Córdoba (Villa María, Córdoba, Corral del Busto), San Juan (Villa Residencial Fleury Rawson), Mendoza (Mendoza), Misiones (Posadas, Corpus), Tucumán (San Miguel de Tucumán), Santiago del Estero (Santiago del Estero), Venezuela (Caracas), Estatu Batuak: New York (New York), Idaho (Kuna, Boise), Ilinois (Lisle, Chicago), Washington (Seattle, Woodinville), Washington DC, Kalifornia (San Francisco, Redwood City, Fresno, Bakersfield, Ontario), Nevada (Reno), Florida (Miami), Katalunia (Barcelona, Barberá del Vallés), Espainia (Valladolid, Madrid, Alcobendas), Brasil (Paraiso, Agua Branca, Sao Paulo),, Uruguai (Montevideo, San José de Mayo, Balneario Santa Ana), Euskal Herria (Vitoria-Gasteiz, Lesaka, Durango, Galdakao, Iruñea, Irun, Donostia, Errenteria. Gernika-Lumo, Getxo, Amorebieta-Zornotza, Bergara, Altsasu, Ortuella, Elgoibar, Bilbo, Burlata, Pasai San Pedro, Hondarribia, Hendaia, Sarriguren-Egues); Txile (Providencia, Santiago).

Zorionak irabazleei, eta gainerakoak ez daitezela arrenguratu, berehalakoan deituko baitugu urriko zozketa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia