euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en apirileko zozketako sariak Argentinara, Uruguaira eta Euskal Herrira joan dira

2016/04/11

Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua; Kalakanen "b_aldeak" diskoa; "Arbailan" diskoa; eta "Euskal kolore" diskoa
Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua; Kalakanen "b_aldeak" diskoa; "Arbailan" diskoa; eta "Euskal kolore" diskoa

PUBLIZITATEA

Hemen dira dagoeneko aurtengo bigarren zozketako irabazleak. Sarietako bi Argentinaraino joango dira, eta beste bietatik, bat Uruguairaino abiatu eta azkena Euskal Herrian geratuko da. Orotara 207 izan dira zozketako partaideak, dozena bat herrialdetakoak. Zorionak irabazleei; eta gainerakoei, ez etsi, berehala antolatuko baitugu zozketa berria (segidan apirileko zozketako emaitza eta xehetasunak).

Donostia-San Sebastian. Lau sariak eskuratuko dituzten irabazleak hauek dira:

  1. "Modern Basque History", Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS argitaldari. Irabazlea: Jorge Zubia Schulteis, Villa Adelinakoa, Argentinan
  2. "b_aldeak" CD maxisinglea, Kalakan hirukotearena, a capela-ko kantuekin. Irabazlea: Arantzazu Iguain, Montevideokoa, Uruguain
  3. "Arbailan", Xiberoko ahots esanguratsuenen sormen lan eder dagoeneko klasikoa. Irabazlea: Miren Itziar Olaskoaga Etxarri, Sarriguren-Eguesibarrekoa, Nafarroan
  4. "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Irabazlea: Horacio Beltrán Jaureguibehere, Tres Arroyos-koa, Argentinan

​EuskalKultura.com irabazleekin harremanetan jarriko da eta datozen egunetan jasoko dute oparia eurak emandako helbidean. Mila esker parte hartutako guztiei. EuskalKultura.com berehala hasiko da zozketa berri bat prestatzen, aukera berriak ekarriz.

Guztira 207 izan dira zozketan parte hartu duten irakurleak, honako lekuetakoak: EUSKAL HERRIAn, Tolosa, Pasai Donibane, Sarriguren-Eguesibarra, Elizondo, Laudio, Bilbo, Derio, Zegama, Aretxabaleta, Donostia, Gernika-Lumo, Orio, Hondarribia eta Galdakao; URUGUAIn, Maldonado, Montevideo, San Jose de Mayo eta Punta del Este; AEBetan, Staten Island eta New York (NY), Caldwell eta Boise (ID), Bexley (OH), Washington (DC), Lake Elsinore, Palm Spring eta Bakersfield (CA), Point Roberts (WA) eta Las Vegas (NV); KANADAn, St Edmonton (AB), Wlilliams Lake (BC) eta Montreal, (QC); KATALUNIAn, Granollers, Barcelona eta Sant Andreu de Llavaneres; KUBAn, Habana; BRASILen, Sao Paulo; ESPAINIAn, Almeria, Collado Villalba, Alcobendas eta Madril; EL SALVADORen, San Salvador; TXILEn, Valparaíso, Las Condes, El Bosque, Maipú, Santiago eta La Florida; MEXIKOn, Mexiko Hiria; VENEZUELAn, Valencia eta Caracas; eta ARGENTINAn, Ayacucho, Bariloche, Suipacha, Luján, La Plata, Santa Rosa, Resistencia, Tandil, Godoy Cruz, Cordoba, Necochea, Muñiz-San Miguel, Bahia Blanca, Chivilcoy, Chacabuco, Moreno, Junin, Jose Maria Ezeiza, Rosario, Gral Rodriguez, Rio Cuarto, Paraná, Comodoro Rivadavia,, Posadas, Macachín, Cañuelas, Corpus Christi, Saladillo, Banfield, Carmen de Patagones, Las Flores, Tres Arroyos, Mar del Plata, El Bolsón, Rio Cuarto, Viedma, Concordia, Olavarría, San Fernando, Buenos Aires, Florencio Varela, San Miguel de Tucumán, Villa Adelina eta Puerto Madryn.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia