euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en 2016ko azken zozketa: CDak, liburuak eta Arantzazuko egutegia

2016/12/13

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak
EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

PUBLIZITATEA

2016ko azken zozketa zabaldu du EuskalKultura.com-ek. Oraingoan honako sei sariekin: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat (Manex Pagolaren berri testuz eta CDz ematen duena, bere kantuekin), liburu bat ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko, "euskara eta gaztelania ez baitira, finean, hain desberdinak"), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Epea, abenduaren 29a.

Donostia-San Sebastian. Sei dira 2016ko zozketa honetan banatuko diren sariak. Hauek:

  1. NABO egutegia 2017: NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak argitaratzen du eta Ipar Ameriketako euskal euskal etxeetan zein nonahiko euskaldunen etxeetan ezinbesteko tresna eta baliabidea
  2. Arantzazuko egutegia 2017: Klasiko bat, paretan eskegitzekoa, egunez egun hainbat jakingarri eta datu interesgarri eskuratzeko, garai teknologiko hauei "betiko moldeen" ikutu eta ekarria eman nahi dionarentzat
  3. "Manex Pagola, bere kantagintza eta adibide" liburu-CDa (Elkar), Nork ez ditu Manex Pagolaren kantuak kantatu? "Urtxintxak ohanean" kantatu duzu eta ez zenekien kantua Manex Pagolak eginiko dozenaka kantuetako bat dela? Hona biak, testua eta musika ekartzen dituen liburu-CD aberatsa
  4. "Euskera para castellanohablantes" liburua (Erein). Zeuk irakurri eta lagun erdaldunei utzi nahi izango diezun liburua, euskara eta gaztelania hain desberdinak ez direla diona, zientifikoki, rigorez baina modu irakurterraz eta erakargarrian
  5. "Herri Miña: Cantos de Lejanía y Retorno" (AusArts records- Klasikart). Euskal Herrira herriminez begiratzen duen Diasporaren hainbat kantu klasiko biltzen ditu
  6. "Bidarte" CDa, Patxi eta Konpania-ena. Argentinatik sartu berriak diren dantza-maisu eta musikariak zeure etxe partikularrean edo euskal etxean zeuretzat lanean jartzeko, dantzen pausoak ikasi, praktikatu eta gozatzeko

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK

Aski da abenduaren 29rako 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren sei sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4, 5 edo 6

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Eta garrantzitsua: herri-koderik gabeko helbiderik ez da onartuko, bidalketa garestia izanik, atzera etorri izan zaizkigu-eta.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia