euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek zozketatutako 2014 NABO egutegiak, Argentina, Estatu Batuak eta EHra abiatuko dira

2013/09/20

EuskalKultura.com-ek zozketatutako NABOren 2014ko egutegia.
EuskalKultura.com-ek zozketatutako NABOren 2014ko egutegia.

PUBLIZITATEA

Emaitzen eguna da gaurkoa. NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak argitaratutako 2014ko egutegiak Estatu Batuetara (2), Argentinara (2) eta Euskal Herrira abiatuko dira. Partehartzaileak, berriz, hiru herrialde horietakoak eta Mexiko, Txile, Brasil, Frantzia, Kolonbia, Kanada, Espainia, Italia, Alemania, Ingalaterra eta Uruguaikoak ere izan dira.

Donostia-San Sebastian. Hauek dira datozen egunetan NABOren 2014ko egutegia euren etxeetan musutruke jasoko duten pertsionen izenak:

-María Noelía Pernía Sarasola, Buenos Aires hirikoa, Argentinan
-Bertha Bidart Smith, Metairie, Louisiana-koa, Estatu Batuetan
-María Jesús Goñi Iraceburu, Burlatakoa, Nafarroan
-Claudia Verano-DaMetz, San Diego-koa, Kalifornian
-Mª Ángeles Ibarguren, Necochea-koa, Argentinan

Zozketan parte hartu dutenak gehienbat Estatu Batuetakoak eta Argentinakoak izan dira, eta Euskal Herrikoak ondoren.

Argentinatik, honako lekuetatik jaso dira, besteak beste, parte hartzeko emailak: Buenos Aires Hiri Autonomoa, San Juan, Plottier (Neuquén), Chivilcoy, El Hoyo (Chubut), Ayacucho, Saladillo, Rosario, Magdalena, Suipacha, Muñiz, Posadas (Misiones), Río Cuarto, Mar del Plata, Garupa (Misiones), Puerto Madryn, Carhue, Viedma, La Plata, Banfield, Villa María, Victoria (ER), Córdoba, Ezeiza, Berazategui, Macachín, Necochea, Villa Mercedes, Mendoza, Bahía Blanca, Santa Rosa, Santiago del Estero eta Concepción del Uruguay.

Estatu Batuetatik, euskal komunitate eta euskal etxeak aktibo diren ohiko estatuez gain, harritu gara emailak iritsi baitzaizkigu baita ere, esaterako, Ohio, Michigan, Louisiana eta North Caroline-tik.

Euskal Herritik, leku ugaritik, hala nola Oiartzun, Lesaka, Donibane Garazi, Gernika, Vitoria-Gasteiz, Donostia, Getxo, Burlata, Idiazabal, Ezterenzubi, Plentzia,  Ibarrangelua, Orio, Zumarraga, Zamudio, Bermeo, Baiona, Derio, Santurtzi edota Sarriguren-Egues-etik.

Horrez gain, parte hartzaileak beste herrialde hauetatik ere iritsi dira: Mexiko, Txile, Brasil, Frantzia, Kolonbia, Kanada, Espainia, Italia, Alemania, Ingalaterra eta Uruguai.

Zorionak irabazleei! Eta gainerakoei, ez arduratu, berehala eskuratuko baitituzue aukera berriak dagoeneko antolatzen ari garen hurrengo zozketan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia