euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Zine Ziklo arrakastatsuaren ostean Cipollettiko Liburu Azokan hartuko du parte 'Konfluentziako Euskaldunak'ek

2017/09/25

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen Zine Zikloa
'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen Zine Zikloa

PUBLIZITATEA

Aretoa jendez mukurru burutu zen Cipolletti hirian, Rio Negro probintzian, ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak antolatutako Euskal Zine Zikloa. Horren aurretik, datorren asteburuan, bere ordezkariak bidaliko ditu 'Konfluentziako Euskaldunak'ek Viedman egingo den Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketara. Ekimenez beterik agerten da euskal etxe gaztea, elkarteko lehendakari Oscar Mendiberrik EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Neuquen, Argentina. Berriak mettzen zaizkie Cipolletti eta Neuquen hirietako ‘Konfluentziako Euskadunak'-eko lagunei komunitatearekin konpartitzeko. Izaera Juridikoa lortzeko izapideak bideratu dituzte, Umearen Egunaren karietara bilketa solidarioak bultzatu zituzten eskualdeko umeen egoitzetara jolasak, gozokiak eta mota askotako opariak eramateko, eta Bahia Blancan egin zen FEVAren bileran parte hartu zuten.

Bainaororen buru komunitatean eragin handiena izan duen euren ekintza Euskal Zine Zikloa izan da. Carlos Gabilondo arduradun, hiru eguneko programa eskaini zuen Euskal Etxeak eta erantzun ezin hobea jaso zuen publikoarengandik. Cipolletiko Udalak utzitako 60 pertsonentzako edukiera duen Musika Eskolako aretoa txikia geratu zen eta zenbait lagunek zutik segitu behar izan zituten filmak. Hirietako hedabideek ere eman zioten euren babesa proposamenari eta hitzorduak zabaltzeaz gain elkarrizketak ere egin zizkioten Carlos Gabilondori Euskal Herrian sortutako zineaz mintzatzeko.

'Konfluentziako Euskaldunak'eko lehendakari Oscar Mendiberrik adierazi digunez, “Ekitaldia paregabea suertatu zen, filmengatik, eta hauen ondoko eztabaidengatik. Hain izan da esperientzia ona errepikatzekotan gaudela; azaroan, hain zuzen, Neuquenen, Udaleko Kultur Idazkariak areto bat eskaini baitigu; ondoren, datorren urtean, berriro ere Cipolletin antolatuko dugu zinea ”, baitetsi du.

“Baina zikloaren arrakastaren ondorioak ez dira zinemara mugatu”, jarraitzen du Mendiberrik; “Gauzatu genuen antolamendua ikusita Cipollettiko Udaleko lagunek gonbidatu egin ziguten hiriko Liburu Azokan parte hartzera. Baietz esan genien eta urriaren 6tik 15era FEVAk, Euskadiko Ordezkaritzak, Juan de Garay Fundazioak eta Lauburu Argitaletxeak utzitako materiala erakutsiko dugu standean. Ahal badugu, gainera, beste aktibitate bat proposatuko dugu jendeak parte har dezan”.

2017a amaitu aurretik

Urtea bukatu aurretik zeregin gehiago ere bereganatu dituzte euskal etxeko kideek: esaterako, Patagoniako Euskal Etxeen 4. Topaketa, datorren asteburuan izango da, irailaren 29 eta 30an, Viedman, bertako Aberri Etxea antolatzaile, eta Konfluentziakoak partaide izango dira; euskal bazkaria, urriaren 29rako antolatu du euskal etxearen baitan sortu berria den Sukaldaritza Batzordeak; eta euskal etxea partaide izango da baita ere Kolektibitateen Jaiean, azaroaren 10etik 12ra, DUAM gunean, Neuquengo Udala antolatzaile. Bitartean, bizkor eta gogotsu jarraitzen du taldeak ‘Txalaparta’ euren irratsaioa ekoizten. Irratsaioa Cipollettiko Confluencia FM 94.5 irratian emititzen da, egunero, txandakako ordutegian, eta Youtubera ere igotzen da (kanal honetara), eguneroko gaiarekin lotuta dauden irudiekin. “Proiektu hau ere oihartzun handia ari da hartzen eta laster Neuquengo irratiren batetik ere emititu ahal izatea espero dugu”, aipatu digu ‘Baskos de la Confluencia’ko presidenteak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia