euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal sukaldaritza chef baten bila ari dira Bordelen; Ikerbasquek 10 ikertzaile posizio eskaintzen ditu

2016/05/18

Ikerbasqueren 2016ko deialdia fundazioaren webgunean
Ikerbasqueren 2016ko deialdia fundazioaren webgunean

PUBLIZITATEA

Elkarrekin zerikusi gutxiko bi lan deialdi bildu ditugu artikulu honetara. Batetik, euskal sukaldaritza menperatzen duen chef baten bila ari dira Bordelen, akitaniar hiriburuko euskal jatetxe baterako. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da. Bestetik, Ikerbasque fundazioak, 10 ikertzaile posizio betetzeko deia egin du, nazioartean ari diren eta euren ikerkuntza lana Euskal Herrian egin nahi luketen goi mailako hamar ikertzaile eta zientzilarientzako.

Donostia-San Sebastian. Lehenengotik hasita, euskal sukaldaritzan eta euskal/espainiar sukaldaritzan aditua den sukaldari baten bila ari da Bordeleko euskal jetetxe bat, akitaniar hiriaren erdigunean, Les Chartrons auzoan dagoen ostatuko  sukaldeburu izan dadin .Kontratu finkoa eskaintzen da, hiru mila euro hilabetean eta hortik aurrera hautagaiaren balioen arabera. Pertsona ekimentsua behar du izan, tradizioaren ezagule eta hortik garatu eta sukaldaritza transmititzeko gauza dena.

Interesatuek Michel Grat-Guiraute-rekin behar dute kontaktatu +33 (0)632 494450 telefonoan. Edota jatetxera deitu (12 rue Sicard 33000 Bordele) +33 (0)556 511129 zenbakira.

Bestetik, Ikerbasque Fundazioak munduan zehar ikerketa lanetan ari diren hamar ikertzaileentzako deia egin du, euren proposamenak aurkeztu eta Euskal Herriko ikerketa zentroetan lan egin dezaten. Ibilbide nabariko jendeak behar dute izan. Deialdia bera eta bere xehetasunak Ikerbasque.net webgunean topa daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia