euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal ordezkari Agustina Lorenzattoren agurra Kultura Erregina berri gisa Concordiako 2021eko Immigrantearen Jaian (bideoak)

2021/10/06

Agustina Lorenzatto, Concordiako Immigrantearen XXVIII. Jai Probintzialeko Kultura Erregina (argazkia Diario Río Uruguay)
Agustina Lorenzatto, Concordiako Immigrantearen XXVIII. Jai Probintzialeko Kultura Erregina (argazkia Diario Río Uruguay)

PUBLIZITATEA

Concordia, Argentina. Aurreko artikulu batean aurkeztu genuen Agustina Lorenzatto, baita Kultura Erregina izateko bere hautagaitza defendatzeko eskaini zuen antzerkizunaren berri eman ere (ikus bideoa). Antzezpenean hitza eta gorputza jarri zien "Inkisizioak sorgin eta heretiko izatearen akusaziopean erretako euskal emakumeei" eta deia egin zuen hausnartzeko "genero indarkeriaren egungo errealitateaz". Oraingoan, berriz, Zorionak ozen bat dagokio, joan den asteburuan, igandeko ordu txikietan sartuta, Immigrantearen XXVIII. Jai Probintzialeko Kultura Erregina.koroatu baitzuten.


Erregina berriaren Zorionak bere Euskal Etxeari honen 39. urteurrenean


Erregina koroatu osteko lehenengo hitzak

Gizarte Komunikazioko goi mailako teknikaria eta kazetariada Agustina Lorenzatto, XIX. mende mende amaieran Argentinara emigratutako nafarren ondorengoa eta Concordiako Euskal Komunitatea ordezkatu zuen ekitaldian. Italiar Komunitateko Nicole France Erreginaordea aukeratu zuten, eta ondorengo lekuetan suitzar kolektibitateko Inés Casarré eta Jacqueline Klaus alemaniar ordezkaria.

Agustina Lozenzatto kazetari ari da Concordiako zenbait hedabidetan. Duela bi urte dira hiriko Ibaiko Izarra Euskal Etxeko partaide dela, eta Kultura Erregina bilakatzeko prozesuan euskal emakumean oinarritutako ikerketa bat aurkeztu zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia