euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal ibilbide bat egingo dute ostiralean Renon Rancho San Rafael Parkean Bill Douglass eta Carmelo Urza luxuzko gidari

2022/05/09

Renoko Euskal Artzainaren Monumentua, Nestor Basterretxearen obra, Rancho San Rafael Parkeko parte da
Renoko Euskal Artzainaren Monumentua, Nestor Basterretxearen obra, Rancho San Rafael Parkeko parte da

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Renoko Rancho San Rafael Parkeak oinezko euskal ibilbide kultural eta historiko bat antolatuko du datorren ostiralean, maiatzaren 13an, gidari eta azalpen-emaileak luxuzko bi izen ospetsu izango direla: William A. Douglass eta Carmelo Urza, biak bertako euskal historiari buruzko egile ezagunak eta, izan ere, Nestor Basterretxeak honako egin zuen eta ibilaldi honen helmuga izango den Euskal Artzainaren Monumentua eraikitzeko prozesuko lekuko eta laguntzaile izandakoak.

Hiru kilometro pasatxoko ibilbidea May Museoko aparkalekutik abiatuko da, eta Nevada iparralderako euskal presentzia eta ekarpenari buruzko azalpen-taulak bisitatuko ditu, baita euskal artzainek erabilitako karrokanpoa eta kanpamentua, eta mendiletatik ekarri eta hemen birkokatu zen ogia egiteko labea, Estatu Batuetako mendebalde osoko ardi-industrian euskal emigratzaileen presentzia garrantzitsuaren ezagutza zaindu eta zabaltzeko lekukotza eta modu gisa.

- Xehetasun gehiago eta izen-ematea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia