euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko gazte bat zara eta zure euskal kultura Diasporan partekatu nahi duzu? Izena eman Hator Hona 2015en

2015/04/08

2015eko Hator Hona-ren afixa. 2004an ekimen hori hasi zenetik islatu du eta eman dio informazio-sostengua EuskalKultura.com-ek
2015eko Hator Hona-ren afixa. 2004an ekimen hori hasi zenetik islatu du eta eman dio informazio-sostengua EuskalKultura.com-ek

PUBLIZITATEA

Necocheako Euzko Etxeak luzatutako gonbitea Euskal Herriko gazteei dago zuzenduta, Argentina ezagutu eta bertan euskal kultura ezagutarazi nahi duten 18-30 urte arteko neska-mutilei hain zuzen. 2015eko Hator Hona programa uztailaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean izango da aurten, nobedade batekin; saskibaloian aritzen diren gazteek ere eman ahal izango dute izena esperientzian parte hartzeko. 

Necochea, Argentina. Aurrekaririk gabeko proiektua da Hator Hona programa eta 2004an hasi zenetik arrakastatsua izan da beti, bai deialdiari dagokionez, baita esperientziaren emaitzei dagokienean ere. Orain arte egindako edizioetan 70 bat lagun etorri dira orotara Necocheara eta kateak ez dauka eteteko itxurarik. Izan ere, irekita dago jadanik 2015eko edizioan izena emateko epea, eta apirilaren 30era arte hautagaiek izena eman ahal izango dute. Egonaldia uztailaren 17tik abuztuaren 9ra izango da aurtengoan.

Urtero bezala parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

-18 eta 30 urte artekoa izatea
-euskara, euskal musika, dantza, gastronomia edo herri kirolen ezagutza izatea
-ez da titulurik eskatzen, esperientzia eta irakasteko gogoa baizik
-norberak Necochearainoko bidaia txartela ordaindu beharko du; ostatua eta janaria euskal etxearen kontu izango dira

Baina nobedade bat ere badago. 2015eko edizioan saskibaloi tailerra emateko aukera ere izango dute Hator Hona programako partaideek. Beraz, saskibaloian aritzen diren euskal gazteei ere badago zuzenduta gonbitea. Necocheako Euzko Etxea-ko Marcial Agostini Zubillagak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “asmoa da euskal etxeko gero eta jende gehiago batzea aktibitate honetara; ume asko ditugu euskal etxean, saskibaloiko eskolan, gainerako ekintzetan parte hartzen ez dutenak. Eta kanpoan geratzen ziren beti. Hori dela eta zabaldu dugu ekintzen eskaintza, Euskal Herritik etorritako gazteekin ere harremandu eta hauek ekartzen duten euskal eskarmentua ezagutu ahal izan dezaten".

Interesatuek Necocheako Euzko Etxea-ko gazteekin kontaktatu behar dute euren blogaren bidez. Berriak, blogean eta Proyecto Hator Hona Facebook kontuan zabalduko dira.

Honekin batera, aktibitatea zabaltzeko bideo polit hau egin dute necocheatarrek. Ikusteko klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia