euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko eta AEBko Diasporako aurpegi ezagunak partaide, EH-AEB tailer birtuala hasiko da bihar: eman izena!

2021/03/01

Elkarretaratzea Zoom bidez egingo da martxoaren 2an eta 4an. Garaiz zaude izena emateko
Elkarretaratzea Zoom bidez egingo da martxoaren 2an eta 4an. Garaiz zaude izena emateko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. "Euskal Herria-AEB: bilakaera eta harremanak etorkizunean" (Basque Country-USA: Evolution and Future Relationship) tailerra egingo da online astearte eta ostegun honetan, martxoaren 2an eta 4an, Telesforo Monzon eLab ideien laborategia eta Sabino Arana Fundazioa antolatzaile dituen "Nazioartekotzea: Euskal Herria-AEB eta euren ikuspegi globala" mintegi estrategikoaren baitan. Xedea, Euskal Herriko eta AEBko Diasporako euskaldunen eta euskaldunen ondorengoen arteko elkar ezagutza eta zubigintza bultzatzea da, sinergiak eraikiz eta aitortuz munduko euskaldunei berezkoa duten lekua eta partaidetza Euskal Herri globalean.

Parte hartuko dute:

-Mireia Zarate (Sabino Arana Foundation)
-Mikel Burzako (EAJ-PNV)
-Urko Aiartza Azurtza (Telesforo Monzon elab)
-Xabier Irujo (University of Nevada, Reno)
-Martin O'Mulleor (former mayor of Belfast)
-Jean Flasher (NABO delegate and world Basque clubs representative)
-Iñaki Goirizelaia (former president of the University of the Basque Country, EHU-UPV)
-Argia Beristain (Basque Studies Program of BSU, Basque Soccer Friendly)
-Xabier Berrueta (US Federation of Pelota, San Francisco Basque Cultural Center)
-Juan Jose Ibarretxe (former Lehendakari, president of the Basque Government)
-Kirmen Uribe (writer, works translated to languages from English and French to Russian and Chinese)
-Herman Uscategui (businessman, scholar...)
-Rafael Anchia (attorney, member of the Texas House of Representatives)
-Marian Elorza (Basque Government)

Irakur hemen jardunaldien programa osoa. Hitz egingo duten partaideen biografia.

Saioak martxoaren 2an eta 4an egingo dira 17:00etatik aurrera EHko ordua (goizeko 8:00etan Kaliforniako orduan) eta ingelesez garatuko dira Zoom bidez.

-Hemen eman dezakezu izena



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia