euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal Herria Plaza', euskal kultura hedatzeko gunearen harria gaur ipiniko da Argentinako Rio Cuarton

2010/07/30

Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza' berdegunaren inaugurazioko gonbidapena
Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza' berdegunaren inaugurazioko gonbidapena

PUBLIZITATEA

Ukaezina da gaur egungo euskal etxeek euren komunitateetan duten presentzia. Duela ehun urte, Euskal Herritik etorritako familiak elkartu eta babesteko helburua zuten erakunde hauek eta horregatik batzuetan itxi samarrak izan zitezkeen. Egun, ordea, euskal etxe gehienen joera erabat kontrakoa da: gizarte baten zati bat dira eta gizarte horietan integrazio prozesua naturala da oso. Hainbat herritan eraikitako euskal plazak honen adibide bikainak dira: Rosario, Trenque Launquen, Tres Arroyos eta José C. Paz, batzuk aipatzearren. Orain Cordoba probintziako Rio Cuartok ere bere euskal berdegunea izango du, hiriko Juan Filloy Zubiaren hegoalde sarrera ondoan, hain zuzen. Plazaren Inaugurazio ofíziala eta lehenengo harria jartzeko ekitaldia gaur bertan izango da, arratsaldeko 4:30etan. Zeremonian, probintzia eta hiriko agintariek baita “Gure Ametza” Euskal etxeko kideek ere hartuko dute parte.

Rio Cuarto, Cordoba. Joan den maiatzean bildu ziren “Gure Ametza” euskal etxeko kideak Cordoba probintziko agintari batzuekin proiektua bideratu eta aztertzeko. Euskaldunen prosamena 'Euskal Herria Plaza' izenekoa eta euskal gaiko gune tematikoa sortzea zen, berton kultur eta olgetarako ekitaldiak egiteko asmoarekin.

Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza' 2010 01

[Cuarto ibaiaren ondoan 'Euskal Herria Plaza' bilakatuko den berdegunea]

Zegokien izapideak bete ondoren, probintziako gobernuak proiektua onartu eta lur eremua 50 urterako Euskal Etxearen esku uztea erabaki zuen. Euskararen oihartzun eta euskal kirol tradizionalen gauzaleku nahi duen leku honen inaugurazioa gaur ostirala, uztailaren 30ean izango da, arratsaldeko 4:30etan. Plazara bertaratuko diren agintariek lehenengo harria jarriko dute, ekitaldi ofizialean. Beste alde batetik, lehiaketa irekia egingo du laster “Gure Ametza” Euskal Etxeak plazaren diseinua egiteko adituak aukeratzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia