euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeak tokian tokiko euskal gizataldearen ordezkari Independentzia Argentinarraren II. Mendeurrenean

2016/07/15

Independentzia Argentinarraren II. Mendeurrenaren ospakizuna Pehuajon
Independentzia Argentinarraren II. Mendeurrenaren ospakizuna Pehuajon

PUBLIZITATEA

Uztailaren 9an ospatu zen Argentina osoan herrialdearen Independentziaren Deklarazioaren Bigarren Mendeurrena; ospakizunak, dena den, joan den asteburu osoa harrapatu zuten hainbat zeremonia eta jaialdi tarteko. Euskal kolektibitateak partaidetza nabaria izan zuen ekintzetan eta ikurrina nabarmen gertaratu zen desfiletara. Hona Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen argazkia galeria.

Buenos Aires, Argentina. 1816. urtean, San Miguel de Tucuman hiria izan zen Argentinako historiarentzat une garrantzitsuenetako bat izango zenaren egoitza. Orain, ordea, bi mende pasa eta gero, herrialde osoan ospatu zen urtemuga; eta garai hartako argentinarren ondorengoek, eta baita geroxeago immigrante etorri eta Argentinan bere bizilekua aurkitu zutenek, omenaldi berezi bat egin zioten beren nazioari.

Asteburuan zehar, herri eta hiri askotan kabalkada zibiko-militarrak, Tedeum-ak eta jaialdi herrikoiak egin ziren; euskal gizataldeko kideek guztietan hartu zuten parte, euren bi herriei, Argentinari eta Euskal Herriari, omentze aldera.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia