euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal asteburu betea Parisen, Euskal Etxeko Biltzarra, Korrika 21, Gatibu eta Euskal Etxeko Bestarekin

2019/03/26

"Parisen ere, euskararen alde", joan den larunbatean Korrikak hiriburu frantseseko karrikak korritu zituen
"Parisen ere, euskararen alde", joan den larunbatean Korrikak hiriburu frantseseko karrikak korritu zituen

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Euskal asteburu ederra pasatu dute Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko Urteko Biltzarraren eta Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bat bildu zuen Montmartretik Euskal Etxeraino doan bidea tipi-tapa euskararen alde egiteko. Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak, bestalde, ongi merezitako txalokada berezia eman zion larunbatean bertan azkeneko urteotan elkarteko lehendakari gisa lan ederra egin duen Sebastien Daguerreri (Biltzarra aipatuko dugu artikulu berezi batean ondoko egunetan).

Eta zalantzarik gabe Gatiburen kontzertuak, larunbat gauean, bizitasun eta marka berezia ekarri zion asteburuari, Euskal Herritik kontzerturako propio etorritako jendea eta guzti. Igandean, Mounho apezak eman mezak hasi zuen eguna, ondoren zintzur bustitzea, kantu eta dantzak, haurrak ere dantzari eta, bazkari garaian, "sekulako giro ona", ohiko kantu eta dantzak bizigarri Euskal Herritik bidaiaturiko Jean-Louis Bergara eta bere taldearen musika lagun.

-argazki gehiago, Pariseko Euskal Etxearen Facebooken



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia