euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Astea abian da Mar del Platan; inaugurazio ofiziala, baina, ostiralean, Lehendakaria partaide: hona programa

2018/10/31

2018ko Euskal Astearen logoa
2018ko Euskal Astearen logoa

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrenaren baitan ospatzen ari da aurtengo Euskal Aste Nazionala. Jaia urriaren 10ean hasi zen mota askotako ekintzekin, tartean pilota txapelketak, literatura ekitaldiak, mus eta kanasta lehiaketak eta hitzaldiak. Gaurko proposamena, ostera, dantzarien eskutik dator: Euskal Herriko ‘Akelarre’ Taldeak eta Mar del Platako ‘Beti Alai’k bat egingo dute dantza erakustaldia eskaintzeko.

Asteko tarte nagusia, ordea, asteburuarekin hasiko da, ostiralean, Argentinako eta inguruko herrialdeetako ordezkaritzak bertan direla. Ostiral goizean hasi eta arratsaldean burutuko den Hego eta Ertamerikako Euskal Etxeen eskualde-bilera bukatuta, txupinazo batek abiaraziko du euskal diasporaren urteroko jaialdi handiena, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta hiriko alkate Carlos Fernando Arroyo buru izango dituen ekitaldian.

Urkullurekin batera bilduko dira Mar del Platara lehendakaria Argentinara egiten ari den lehenengo bisitan: Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu eta Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola. Bertan izango da baita ere Irene Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza.

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratuko da, Ganberako talde guztietako kideak partaide honako legebiltzarkideek osatuta: Jone Berriozabal Bóveda, Iñaki  Agirre Arizmendi, Jasone Agirre Garitaonandia, María Pilar Zabala Artano, Txarli Prieto San Vicente, Carmelo  Barrio Baroja eta Juan Carlos Areizaga Hernandez. 

Alderdi mailan, honako kargu jeltzaleak: Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria, Ana Esther Furundarena Hezkuntza, Euskara, Kirol eta Kultura gaietarako burukide arduraduna, eta EGIko BBBko Gorka Mostajo.

Segidan 2018ko Euskal Aste Nazionalaren programaren azken bertsio eguneratua:

Urriaren 31an, asteazkena

-20:00etan, ‘Akelarre’ eta ‘Beti Alai’ taldeen dantza erakusketa. Lekua: Euskal Etxeko aretoan
-22:00etan, Pintxoak. Lekua: Euskal Etxeko aretoan

Azaroaren 1ean, osteguna

-16:00etan, Immigrazioari eta lan kulturari buruzko dokumental baten proiekzioa, Roberto Pennisiren eskutik. Lekua: Kapitainen Elkartean (Juan B. Justo 518)
-18:00etan, Omenaldia eta lore eskaintza Gernikako Arbolari eta San Martin generalari. Lekua, San Martin enparantza
-21:30etan, Lagunarteko afaria. Lekua: Euskal Etxeko jatetxean eta kintxoan

Azaroaren 2an, ostirala

-8:00etatik 10:30etara: Ordezkaritzen harrera eta gosaria. Lekua: Euskal Etxean
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Quilmes Kluba, Pedro Luro etorbidea 3968
-15:00etan, Dantzarien Topaketa hondartzan. Lekua: La Perla hondartzan
-16:00etan, Harrera eta Aurreskua Iñigo Urkullu lehendakariari eta bere mandatariei Astor Piazzolla aireportuan.
-18:00etan, Musika tailerra. Lekua: Euskal Etxeko Liburua
-20:00etan, 2018ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ofiziala, Iñigo Urkullu eta Mar del Platako alkatea den Carlos Fernando Arroyo lagun. Txupinazoa, bandera altxatzea eta Aurreskua. Lekua: Euskal Etxea.
-21:00etan, Taska, erromeria, afaria. ‘Elkarrekin’ talde argentinarraren eta Euskal Herritik etorritako Huntza taldearen kontzertuak. Lekua: Euskal Etxeko aretoa eta kiroldegia.

Azaroaren 3an, larunbata

-8:00etatik 10:30etara: Ordezkaritzen harrera eta gosaria
-9:30etan, Dantza zuzendarien bilera. Lekua: Euskal Etxea
-9:30etan, Liburuzainen bilera. Lekua: Euskal Etxeko liburutegia
-9:30etan, FEVAren bilera. Lekua: Quilmes Kluba, Pedro Luro etorbideko 3868
-10:00etatik 11:30etara, Abesbatzen Topaketa. Lekua: Radio City Antzokia, San Luis 1750
-11:30etan, Urkullu lehendakariaren hitzaldia. Lekua: Quilmes Kluba
-13:00etan, Bazkaria. Lekua: Quilmes Kluba
-14:30etatik 16:30etara, Mintzodromoa, euskarara hurbildu nahi dutenentako gune berezia
-15:30etan, Omenaldi eta lore eskaintza euskal immigranteei. Ohorezko guardia, banderadunak eta Urkullu lehendakariaren partaidetza. Lekua: Euskal Etorkinaren monumentua, Jesus de Galindez pasealekua, Varese Hondartzan.
-16:30etan, Danbor, barril, dantzari eta oro har jotzaile eta partaideen biltzea Euskal Etxearen atarian
-17:00etan, Kalejira eta danborrada, Euskal Etxetik San Pedro eta Cecilia Santuen Katedraleraino.

-18:00etan, Emanaldi artistikoa. Lekua: Radio City Antzokia, San Luis 1750
-21:30etan, Taska, erromeria, afaria. ‘Elkarrekin’ talde argentinarraren eta Euskal Herritik etorritako Huntza taldearen eskutik

Azaroaren 4an, igandea

-11:00etan, Dantza Talde guztien erakustaldia. Lekua: NH Gran Hotel Provincial delako hoteleko zabaldegian, Patricio Peralta Ramos bulebarrean eta Las Heras kalean
-13:00etan, Agur bazkaria, Eusko Jaurlaritzako, Probintziako eta Hiriko agintariak lagun. Euskal Asteko Logo Txapelketako sari-emanaldia. Lekua: NH Gran Hotel Provincial-eko ‘Salon de las Américas’ aretoa. Peralta Ramos etorbidea 2502
-17:00etan, Azken agurra ordezkaritzei

Informazio gehiago, Centro Vasco Denak Bat MDP



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia