euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren ordezkari Argentina-Mercosurren Sara Pagola Spotlight programaren aurkezpenean izan zen

2019/03/25

Sara Pagola Spotlight programaren aurkezpenean
Sara Pagola Spotlight programaren aurkezpenean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Europar Batasunak eta Nazio Batuen Erakundeak daramaten Spotlight programak emakumeen kontrako indarkeria “saihestu, aintzat hartu eta salatzeko” helburua du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “ekimenak emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen larriena den feminizidioa dauka ardatz” eta arretaz begiratzen die “familia barruko eta sexu indarkeriari, pertsonen salerosketari, eta sexu eta lan esplotazioari”. Programaren aurkezpena CCK Kultur Gunean izan zen, Argentinako presidente Mauricio Macri bera partaide. Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola ere bertaratu zen. Argazki gehiago, hemen.

Aipagarria da Argentinako Euskadiren Ordezkaritzak genero ekitatearen aldeko eta indarkeriaren kontrako kanpainak lagundu ohi dituela. Martxoaren 12an bertan, adibidez, ‘Ser mujeres en la ESMA’ (ESMAn emakume izatea) izeneko erakusketaren inaugurazioan izan zen Pagola. ESMA atxilotze zentro klandestinoan, Argentinako azken diktadura militarrean, emakumeek pairatutako genero bortizkeria eta sexu delituak jorratzen ditu erakusketak.

Gogora dezagun genero inguruko gaietan interesa duten elkarteak Euskadiko Ordezkaritzarekin jarri daitezkeela kontaktuan. Ordezkaritzak euskal etxeen esku jar ditzake Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen 'Begiradak Eraldatzen' erakusketa eta baita ‘Volar’ dokumentala ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia