Madril / Valentzia. Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Euskal Etxeak Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua euskara ikasleen eta oro har euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik jasoko ditugu munduko edozein lekutatik bidaltzen dizkiguzuen podcastak", gonbidatzen dute antolatzaieleek. Podcastak aurkezteko azken eguna ekainaren 5a izango da. Saridunak ekinaren 18an jakinaraziko dira Madrilgo Euskal Etxean.
Hona Lehiaketako Oinarriak:
- Deialdi honetara bakarka edo taldean eginiko podcastak aurkeztu daitezke. Euskaraz eta originalak eta argitagabeak beharko dute izan. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da/dira egileak. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanak ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako saria itzuli beharko du/dute egileek.
- Lehiaketa honek 2 kategoria izango ditu:
- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat
- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat. - Podcasten gaia librea izango da, eta gutxienez 5 minutu eta gehienez 15 minutu iraungo dute.
- Lanak posta elektronikoz bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere. Podcast-ak Wetransfer bidez gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “III. Euskarazko Podcast lehiaketa” jarriko da. Aurkezteko epea 2024ko ekainaren 5ean amaituko da.
- Valentziako eta Madrilgo Euskal Etxeetako irakasleek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak III. Podcast lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
- Modalitate bakoitzeko saria Etxepare Euskal Institutuak emandako euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material sorta bat izango da.
- Lehiaketaren irabazleak ekainaren 18an jakinaraziko dira Madrilgo Euskal Etxean
- Ez da eduki iraingarri, errespeturik gabeko edo erasotzailerik onartuko. Jasotako lanen bat ezegokitzak hartzen bada lehiaketatik kanpo geldituko da.
- Hizkuntzaren egokitasuna, originaltasuna, sormena eta lanaren kalitate teknikoa baloratuko da.
- Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.