euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutua komunikazio-teknikari bila dabil Donostiako Tabakalerako bere egoitzan lan egiteko

2022/12/14

Donostiako Tabakalera eraikinean dauka egoitza Etxepare Euskal Institutuak
Donostiako Tabakalera eraikinean dauka egoitza Etxepare Euskal Institutuak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Euskara, euskal kultura eta beraz euskal sortzaileen lana nazioarteko sustatu eta zabaltzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuak komunikazio teknikari-laguntzaile lanpostu baterako deia egin du Donostian duen egoitzan oinarrituta lan egiteko. Aurkezteko azklen eguna abenduaren 21a da eta, garrantzitsua, unibertsitate gradu, lizentzia edo masterra eskatzen da, deialdia ateratzen den unetik, gehienez ere 3 urte lehenago eskuratutakoa.

Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo du lan, "ingurune dinamiko eta kreatiboan. Komunikazio-lanean trebetasuna garatzeko eta zure ibilbide profesionalerako esperientzia eskuratzeko aukera izango duzu. Etxepare Euskal Institutuko Marka eta Komunikazio arduradunak gainbegiratuta egingo duzu lan" dio erakundeak egindako iragarpenak. Hauek dira lanpostuaren ezaugarriak:

Funtzioak:

  • Euskara eta euskal kulturarekin loturiko edukiak idatzi, zuzendu eta itzuli.
  • Webgunerako eta buletinerako testu eta edukien plangintza egin, eta eduki horiek sortu eta argitaratu.
  • Prentsa oharrak idatzi eta prentsaurrekoak antolatu.
  • Institutuak komunikabideetan izandako agerpenen jarraipena egin.
  • Sare sozialak kudeatu.
  • Diseinu lanak kudeatu.
  • Marka eta komunikazio proiektuetan parte hartu.
  • Euskara eta euskal kultura eta sorkuntza kontatzeko narratiba berriak esploratu.

Baldintzak:        

  • Titulazioa: unibertsitateko gradu, lizentzia edo masterra. Titulazio horrek deialdi hau ateratzen den unetik gehienez ere 3 urte lehenago eskuratutakoa izan beharko du.
  • Euskara eta gaztelania maila bikaina (gutxienez EGA).
  • Ingeles maila altua (C1 mailaren parekoa).
  • Euskaraz eta gaztelaniaz testu idatziak sortzeko gaitasun handia.
  • Sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasuna.
  • Proaktibotasuna, azkar ikasteko gaitasuna eta ardurak hartzeko gogoa.
  • Antzeko funtzioetan eskarmentua kontuan hartuko da.
  • Diseinu grafiko eta bideo edizio ezagutzak kontuan hartuko dira.

Eskaintza:

  • 35 ordu astean
  • 6 hilabeteko praktiketako lan-kontratua, gehienez ere 12 hilabetera luzatzeko aukerarekin.
  • Soldata 1750 euro gordin hilean
  • 2023ko otsailean hasteko

Hautagaitzen jasotzea abenduaren 21era arte (barne) etxepare@etxepare.eus helbidean.

-Deialdia Etxepare Euskal Institutuaren wegunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia